Zinematografiari buruzko tailerrak Bilbon

Bizkaie! 2009-09-08 11:39   Barriak

Basurtu, Barrainkua eta Deustuko udaltegiek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinematografiari buruzko Ikastaroen beste edizino bat abiarazo dabe. Tailerretan, honako bi ikasgai honeek jorratuko dira: film laburrei buruzko hastapenak eta edizino eta muntaketa digitala.

'Bertsolaritza eta kazetaritza' mintegia Bertsozale Alkartearen eskutik

Bizkaie! 2009-09-08 11:15   Bertsolaritzea

Bertsozale diran irakurle, entzule, ikusleei ez eze, bertsolaritzara hurreratzen dan jente barriari be bertsoez azalpenak emoteko bitartekoak eta baliabideak emon nahi deutsez kazetariei Bertsozale Alkarteak. Horretarako, egun biko mintegia antolatu dabe.

Urrezko Lehoia Disney-Pixarrentzat

Bizkaie! 2009-09-07 18:06   Barriak

Veneziako 66. Mostrako Urrezko Lehoi berezia jaso dabe Disney-Pixar produkzino etxeak eta John Lasseter errealizadoreak euren ibilbideagaitik. George Lucas zuzendaria lehen aldiz jaialdian izan zan John Lasseterri sari garrantzitsu hori emoteko.

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-09-07 17:53   Euskerea berbagai

AEK-k 2009-2010 ikasturterako matrikulazino-kanpainea aurkeztu dau gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eskolak, mintzapraktika egitasmoa, barnetegia, autoikaskuntzea edota euskerea normalizetako planak eskaintzen ditue, besteak beste, AEK euskaltegietan.

Arriaga Antzokiak Alfredo Krausen omenezko Gala Lirikoa eskainiko dau irailaren 8an

Bizkaie! 2009-09-07 15:22   Musikea

Gala liriko horri ahotsa jarriko deutsie Marta Ubieta, Irantzu Bartolomé, Nuria Orbea, Naroa Intxausti, Itziar de Unda, Elena Barbé, Consuelo Garres, Ainhoa Zuazua eta Helena Orcoyen sopranoek; Maite Maruri eta Marife Nogales mezzo-sopranoek, Jose Luis Sola, Andeka Gorrotxategi eta Alberto Nuñez tenoreek eta Guk Hoe Song baritonoak. Kontzertuan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak joko dau Günter Neuhold-en zuzendaritzapean.

Dur&Go'09 Nazinoarteko Eskalada Txapelketea hilaren 7tik 13ra

Bizkaie! 2009-09-07 14:49

Landako Erakustazokaren ondoko plazan garatuko da txapelketea. Dur&Go climbing Masterreko finalak irailaren 12ko zapatuan jokatuko dira, 22:00etan hasita. Euskadiko txapeldun nor dan biharamun eguerdian erabagiko da.

Herri Urrats 2010 Logo Lehiaketea abian

Bizkaie! 2009-09-07 12:09   Euskerea berbagai

Datorren maiatzaren 9an ospatuko da Senperen Iparraldeko ikastolen aldeko 27. Herri Urrats, Seaskako ikastolen festa, eta hitzordurako asko falta arren, publikoari dei egiten deutso Seaskak logo lehiaketea tarteko.

Paulino Solozabal 'Egieder' goian bego

Bizkaie! 2009-09-07 11:27   kulturbiz

Pasa dan martitzenean hil zan Mungian Paulino Solozabal (Etxebarria, 1912; Mungia, 2009). Mungiako abadea izan zan ia bizitza osoan, bai eta etorri handiko olerkaria be. 'Eguna', 'Karmel', 'Olerti' eta beste hainbat aldizkaritan olerkiak argitaratu zituan, eta hamabost bat olerki liburu be plazaratu zituan.

Athletic eta Eibar Nikaraguaren alde

Bizkaie! 2009-09-07 10:57

Elorrioko futbol alkartearen ekimenez antolatu da partidua, eta bertan batuko dan dirua Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak Nikaraguan etxe duinak eregiteko dauen proiektura bideratuko da.

Ruaille-Buaille taldeak diskoa aurkeztuko dau Getxoko folk jaialdian

Bizkaie! 2009-09-04 16:43   Musikea

Ruaille-Buaille talde bizkaitarrak Getxoko folk jaialdiaren azken egunean, irailaren 6an, joko dau, Erromoko plazan, 18:00etan (sarrerea doban), euren diskoa aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Agilerak 'Naufragio' filmaren errodajeari ekingo deutso Errioxan

Bizkaie! 2009-09-04 15:43   Barriak

'Naufragio' Guardian, Kripanen, Ekoran (Araba) eta Almerian filmauko da, irailaren 7tik urriaren 14ra bitartean

Datorren astelehenean, hilak 7, zuzendari donostiarra bere bigarren film luzea hasiko da filmetan, Arabako Errioxan; 'Naufragio' izenburuko filmean Solo Turé izango da protagonistea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hizkuntza gitxituak administrazino publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen'

Bizkaie! 2009-09-04 15:32   Euskerea berbagai

Jardunaldiok 2009ko urriaren 28an eta 29an egingo dira Gasteizko Villa Suso Jauregian eta jardunaldion bidez eremu urriko hizkuntzen normalizazinoari zelan heltzen jakon han eta hemen ezagutzea da asmoa.

'Guggenheim Abu Dhabi' proiektuaren ganeko batzarrak egin ditue Bilbon

Bizkaie! 2009-09-04 14:43

Aste honetan, Guggenheim Bilbao Museoan Guggenheim Abu Dhabi proiektuan lanean dabilen taldeak hainbat bilera egin ditu. Saio horreetan hogeita hamar bat adituk parte hartu dabe eta batzarren helburua Abu Dhabi-ko arkitektura proiektuaren egungo egoeran sakontzea izan da.

'Frieden erfahren' bakearen aldeko bizikleta-martxearen erakusketea ikusgai Gernika-Lumon

Bizkaie! 2009-09-04 10:37

Ekimenaren zenbait egoera eta paisaje irudikatzen daben hamar lanek osotzen dabe erakusketea. Ondoren, Pforzheimera eroango ditue Ruiszen lanek eta bertan enkantean jarriko dira. Enkantean lortutako dirua Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiari emongo jako.

Zinegoak Veneziako Off Zirkuituan konbidatua

Bizkaie! 2009-09-03 16:57   Barriak

Irailaren 2tik 5era bitartean, Veneziako Mostraren barruan ospatzen dan jaialdi honetan, Tania Arriagaren 'La espinita' ikusi ahal izango da, Zinegoak-eko igazko edizinoan Publikoaren Saria eskuratu eban euskeraz, gazteleraz eta frantsesez egindako film laburra, hain zuzen.

Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko Martxea irailaren 13an

Bizkaie! 2009-09-03 16:22

Helburuak domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea dira. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan dagozan ermita edota eleizak, danetara hogei.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hamalau taldek parte hartuko dabe Sestaoko Txotxongilo Egunean

Bizkaie! 2009-09-03 15:41   jardunaldiak

Txotxongilo Eguna 2001. urtean sortu zan Unima Euskal Herria alkarteko kideen jolas-topaketarako proposamen legez. Aurten, krisiak eragindako aurrekontu murriztuari aurre eginez, irailaren 11tik 13ra bitartean txotxongiloz jantziko dira Sestaoko kaleak eta aretoak, umeei zein helduei asteburua alaitzeko helburuagaz.

Getxophoto'09 Alberto Garcia Alix-en 'De donde no se vuelve' proiekzinoagaz abian jarriko da

Bizkaie! 2009-09-03 15:16   Kulturea

Hitzordua irailaren 10eko iluntzeko 20:00etan izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ikusentzunezkoa egileak berak aurkeztuko dau eta honen ostean, Alejandro Castellote GetxoPhotoko komisarioagaz alkarrizketa bat izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agortu egin dira 'Mamma mia!' musikalerako sarrerak

Bizkaie! 2009-09-03 14:24   Musikea

Ia 40.000 ikuslek ikusi dabe musikal arrakastatsu hau Arriaga Antzokian, eta 1.580.000 euro batu ditue, marka guztiak hausiz

Zifra horreek gogoan hartuta, 'Mamma mia!' da Euskadiko arte eszenikoen historian zehar diru-sarrera eta ikusle kopuru handiena lortu dauen ikuskizuna.

Getxoko kulturarteko karpan irrati tailerra eta Euskadin berba egiten diran hizkuntzei buruzko erakusketea egongo dira

Bizkaie! 2009-09-03 12:46

Getxoko Udaleko Inmigrazino Unitateak eta Euskera Zerbitzuak beste urte batez kulturarteko karpa jarri dabe Folk Getxo BBK'09 jaialdiaren harian. Bertan personen arteko topaketak eta kultura eta ohitura desbardinen arteko ezagutza sustatu nahi da.