'Ari du', jantza eta poesia, euri-tanten erritmoan
2011-12-26 11:16 KultureaOinkari jantza taldeak Ari du izeneko ikuskizuna estreinau dau oraintsu, Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako emonaldia DVDan jaso eben, eta Baga Biga diskoetxeak plazaratu barri dau. Musikea Loatzo Musika Eskolako kideek egin dabe, Garazi Esnaola buru dabela, eta poesia-irakurketea Juan Kruz Igerabideren ardurea izan da.
Oinkari jantza taldeak Ari du izeneko ikuskizuna estreinau dau oraintsu, Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean. Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian eskainitako emonaldia DVDan jaso eben, eta Baga Biga diskoetxeak plazaratu barri dau. Musikea Loatzo Musika Eskolako kideek egin dabe, Garazi Esnaola buru dabela, eta poesia-irakurketea Juan Kruz Igerabideren ardurea izan da.
Oinkari jantza taldeak tradizinotik edan dau orain arte; behar barrian be, hori dabe ardatz nagusi. Jantza tradizional ugari batu ditue ikuskizunean, batzuk lar be ezagutzen ez direnak. Ganera, Edu Muruamendiarazek koreografia batzuk sortu ditu beren-beregi, beti be euskal jantzen pausoak oinarri izanda.
Hasiera-hasieratik argi ikusi eben erritmoak agintzen ebala jantza guztietan, elementu jakin bat aukeratu eben erritmoa zuzentzeko. Euria erritmo hori marketako elementu garbia zala ikusi genduan,hainbat erritmo euki leikez eta: zirimiria, itogin bat, ekaitz gogor bat..., azaltzen dabe.
Jantzea da Ari du lanaren osogai nagusia, baina ez da bakarra; literatureak, poesiak, hain zuzen be leku berezia dauka eta. Juan Kruz Igerabide idazleak berak sortutako olerkiak irakurten ditu zuzenean. Esaldien luzeereak, berben errimek, errezitaldiak berak erritmo ugari marketan ditu. Ganera, joko honek erraztu egiten dau jantzea eta poesiaren arteko buztarketea.
Oinkarik euskal jantza tradizionalak eta barrizaletasuna buztartu gura ditu: Gaur egun irautea oso gatxa da, barritasunak kontuak hartu behar dira. Bide barri horretan Korrontzi musika taldeagaz egindako Infernuko hauspoa eta Amantalen Ahotsa 75 urte ikuskizunak dagoz, berbarako.
Oinkari jantza taldea 1975. urtean sortu zan Villabonan, Euskal Herriko jantzak jaso, ikasi eta erakusteko asmoz. Eleizan abesteko batzen zan gazte taldea emon eban lehenengo pausua taldea sortzeko, Zizurkilen jantza-eskolak emoten zitue Segurola ahizten laguntzinoagaz. 1976ko maiatzean Parrokiko alkarteak dirua batzeko Gurea zinema-aretoan antolatutako jaialdian egin eban estreinua Oinkarik.
2003. urtea sano garrantzitsua izan zan, izan be eragin nabarmena izan dauen erabagia hartu eben eta. Edu Muruamendiaraz jantzari eta koreografo ezagunak ezagunak jantza taldearen entseguak gidatzeko proposamenari baiezkoa emon eutsan. Jantza tradizionalak albo batera itzi barik, Muruamendiarazen koreografia barriei ekin eutson Oinkarik, gaur egun egiten dituen lanetan agiri danez.
Edu Muruamendiaraz taldean sartu zanean -gogoratzen dabe Oinkarikoek- emonaldiei itxura barria emoten hasi ginan. Betio euskal jantzak ikasten segiduteaz gan, koreografia barriak jorratzen hasi zan taldea. Maisu aparta izan da Edu. Oinkarik eta Muruamendiarazek alkarregaz egindako ibilbidearen emoitzea dira Oroituz, Aspaldikotik eta Ari du.
Oinkariko jantzariei jagokenez, azpimarratzekoa da taldearen gaztetasuna; 16 eta 32 urte bitarteko 84 neska-mutilek osotzen dabe taldea. Euskal herriko hainbat jantza lantzen ditue, Muruamendiarazek atodutako koreografiekaz, besteak beste, Lekeitioko Kaixarranka, Zuberoako maskaradako Xuletinoa, Bizkaiako Jantzari jantzea eta Gipuzkoako Brokel jokoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!