Bizkaie! urtarriletik aurrera batuaz

Bizkaie! 2011-12-28 10:12

Ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko asmoz, 2012ko urtarriletik aurrera Bizkaie! batuaz argitaratzea erabagi dau Bizkaie!-ren zuzendaritza batzordeak. Eztabaida luzeen ondorioz hartutako erabagia izan da, euskereak irabaziko dauelakoan hartutakoa.

2012ko apirilean 10 urte beteko dituan Bizkaie!, mendebaldeko euskalkia darabilen askotariko agerkariak aro barriari ekingo deutso urtarrilaren 1etik aurrera.

Bizkaie! agerkari kulturala orain 10 urte jaio zanean, bakarra izan zan adierazmolde lez bizkaierea erabilten ebana eta gaur egun be ezaugarri horreek dituan hedabide bakarra izaten jarraitzen dogu; hasieratik euskalkiaren eredu jagia erabiliz, bizkaierearen normalizazino eta bateratze prozesuan ekarpentxua egin dogulakoan gagoz. Horrezaz gan, Interneten konpleju barik sartu ginan geure-geurea dan euskalkiak be sare horretan lekua behar ebala eretxita.

Aitatu ibilbide horretan, Bizkaie! zeozelan eredu izan da eta makinatxu bat euskaltegitan, HABEren Ikasbil unitate didaktikoetan zein hezkuntza arautuan erabili izan ditue gure testuak.

Gaur egun, webgunean egunean batez beste 2.000 bisita inguru daukaguz, egun zehatzetan 5.000era arteko datuakaz. Sare sozialetan be presentzia handia dauka Bizkaie!-k, 1.050 zale webgunearen profilean eta ia-ia 2.800 lagun komunikazinoetarako erabilten dogun profilean.

Testuinguru horretan, bizkaieradunen kopurua mugatua dala jaubetuta eta oinarrian euskerea dagoala kontuan hartuta, ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana heltzeko asmoz, 2012ko urtarriletik aurrera Bizkaie! batuaz argitaratzea erabagi dau Bizkaie!-ren zuzendaritza batzordeak. Eztabaida luzeen ondorioz hartutako erabagia izan da, euskereak irabaziko dauelakoan hartutakoa. Gure irakurleek eta harpidedunek erabagia ondo hartuko dabelakoan gagoz; ganera, ez dogu euskalkia guztiz alboratuko, izan be, bizkaiereak bere lekua izaten jarraituko dau atal berezi batean.

Erantzunak

Meloko 2011-12-28 11:30 Erantzuna | #1

Zuen erabagia da eta seguro buelta asko emon deutsezuela erabagiari baina bizkaiera hutsean idazten jarraitu beharko zeunkie
halandabe aurrera

Iñaki 2011-12-28 13:55 Erantzuna | #2

Neuk be buelta asko emoten deutsadaz kontu danari abenduaren 28 bakotxean, bai.

Meloko 2011-12-28 14:20 Erantzuna | #3

Guzurre bada bete betien sartuztezue

segi bizkaieraz

Iñaki, harrapauko zaitxut hurrenguen

ondo segi

Bizkaie! 2011-12-29 09:34 Erantzuna | #4

Meloko eta Bizkaie!-k batuaz argitaratzeari ekin behar deutsola bete-betean sinistu dozuenok jakin eizue oraingoz ez dogula holako erabagirik hartuko (Inuzente, potente, txakurrak buztana ... tente!)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu