New York, Sizilia eta Lisboako gomuta eta inpresinoak saritu ditu Bidaiariaren Txokoa Postal Lehiaketeak
2009-09-28 15:04Beñat Romera Bilbotarra izan da lahenengo saria jaso dauena New Yorken inguruko bere inpresinoak kontetan ditualarik. Sagar Handiko hormigoizko kale jentetsuak goraipatzen dituan testu poetiko bat idatzi dau, estilo espresionistako skyline newyorkdarraren ilustrazinoagaz.
'Hirekin mundura lelopean', euskerea, ikastolak eta Mikel Laboa bat eginik Donostian
2009-09-28 11:54 Euskerea berbagai'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue.
Kritikea eta kazetariak pozik geratu dira aurtengo Zinemaldiko sariakaz
2009-09-28 11:36 BarriakAmaitu da Donostiako Zinemaldia eta giro bikainagaz esan jako agur aurtengo edizinoari, izan be, epaimahaiak Urrezko Maskorra Lu Chuan zuzendari txinatarraren City of Life and Death filmari emoteko erabagia txalotu egin dabe kritikariek eta kazetariek, baita Laurent Cantet epaimahaiburuak ingelesez irakurritako irabazleen zerrenda osotzen daben ganerako sari gehienak be.
Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu bategaz zarratuko dau VI. Zuzendaritza Ikastaroa
2009-09-25 15:54 MusikeaBilboko Udal Musika Bandak datorren domekan, hilaren 27an, Zuzendaritza Ikastaroaren seigarren edizinoari amaierea emongo deutso eta ikastaroan parte hartu daben zuzendari nabarmenenek ikuslegoaren aurrean bilbotar bandea zuzentzeko aukerea izango dabe ikastaro amaierako ekitaldi nagusi honetan.
Art After Dark barriro be Guggenheim Bilbao Museoan
2009-09-25 14:12 MusikeaGaur, hilak 25, barriro hasiko dira Art After Dark gaueko saioak Guggenheim Bilbao Museoan. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatuak, saio horreetan artea eta nazinoarteko DJ ospetsuen musikea buztartzen dira.
111 Akademiak 'Literaturearen bideak etorkizunean' jardunaldiak antolatu ditu
2009-09-25 13:39 jardunaldiakJardunaldi honeek 111 Akademiak literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko preparautako egitarauaren barruan antolatu dira, Elkar Aretoen lankidetzeagaz. Helburua literatureak etorkizunean har leiken norabideari buruz hausnarketea egitea da.
Lekeitio eta Biasteri arteko ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ berpiztuko dabe
2009-09-25 11:51Antxinako ekintza eta jazoerek Lekeitio eta Biasteri oraindino be lotuta mantentzen ditue. Udalerrien artean 130 kilometro egon arren, Kantauriko itsas portuen eta Arabako Errioxaren arteko antxinako mandazain bidea dira lotura hori mantentzen dabenak. Ibilbide hori, ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ izenekoa, barriro errekuperau eta Lekeitioren eta Biasteriren arteko hartu-emonak barriro ezartzea erabagi dabe udalerri bakotxeko arduradunek.
Javier Tolentino eta Chris Evans kazetariak saritu ditu Eusko Jaularitzeak
2009-09-25 11:28Sari horregaz Eusko Jaurlaritzak urtero Zinemaldiaz arduratzen diran kazetariak animau nahi ditu, lehiaketan parte hartzen daben filmen proiekzinoa zabaltzeaz gan, Euskadiko turismo-sektorearen kalidadearen barri be emon daien: gastronomia, kulturea, jentearen nortasuna eta abar. Jaurlaritzarentzat errekonozimendu hori apustu barri bat da Euskadiko turismoa sustatzeko ahaleginean.
DBHko ikasleei zuzendutako Zernola Olinpiadea abiarazo dau Elhuyar Fundazinoak
2009-09-25 10:37Olinpiadan parte hartzen daben ikasgelek zientzia eta teknologiaren ganeko bost proba gainditu behar ditue. Gela bakotxak blog bat izango dau, eta hor jarri behar ditue proben ebazpenak. Proba onena egin dauen ikasgeleak saria jasoko dau, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadearen amaieran puntu gehien dituen bost ikasgelek sari berezia jasoko dabe.
Agirre lehendakariari omenaldia bere heriotzearen 50. urteurrenean
2009-09-24 15:50Helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketea; eta azken helburu legez, herritarren partaidetzea sustatzea.
Dynamo getxoztarrek taldearen azken kontzertua eskainiko dabe gaur Bilbon
2009-09-24 15:14 MusikeaDynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da. 2007an sortu zan lau mutilen eskutik, 5 abestiz osoturiko EP bat grabau ebenean Saul Santolariaren estudioetan. Taldeak ibilbide laburra izan dau, baina geldiunea egitea erabagi dabe. Izan be, aurrerantzean, taldeko kideak proiektu desbardinetan murgilduko dira. Azken kontzertua 20:30ean izango da gaur Kafe Antzokian.
Unibersidadeko 23 ikaslek Europako enpresetan egingo ditue praktikak, BBK Gazte Lanbidean Fundazinoari esker
2009-09-24 14:02 Euskaldunak munduanFundazinoak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci programearen barruan garatzen dau ekimen hau. Europako enpresetako praktikak Bizkaian bizi diran erdi edo goi mailako unibersidade-tituludunentzat dira.
Euskaltzaindia Etxarri Aranatzen
2009-09-24 11:16 Euskerea berbagaiUrtero legez, aurten be Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, hainbat ekitaldi egingo ditu. Goizean, Akademiaren Euskeraren Historia Soziala egitasmoaren arduradunek eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko udaletxean egingo ditue. Arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.
Four Friends talde bilbotarrak zabalduko dau Santurtziko dobako jazz kontzertuen zikloa
2009-09-23 18:15 MusikeaSanturtziko (Bizkaia) Jazz & Blues 2009 jardunaldiak hasiko dira bihar, irailak 24, Four Friends talde bilbotarrak eskainiko dauen dobako emonaldiagaz. Ekimen honen barruan, Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko Gaztebox zerbitzuak kontzertuak antolatuko ditu eguenero urriaren 29ra arte.
Ian McKellen-ek Donostia Saria eta Imanol Uribek Zinemira sariak jaso ditue
2009-09-23 15:55 BarriakDonostiako 57. Zinemaldiaren barruan, Imanol Uribe zuzendariak Zinemira Saria eta Ian McKellen-ek Donostia Saria jasoko ditue bart. Zinemira sariak euskal zinemaren arloan garrantzia dauen artista baten ibilbidea goraipatuko dau urtero. Saria emon ondoren, Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes' filma estreinau dabe.
'Bilbao Bilbao' Arriaga Antzokiaren produkzinoa irailaren 24tik urriaren 4ra
2009-09-23 14:43 MusikeaArriaga Antzokiaren 2009-2010 denporaldiko lehen produkzino propioa 'Bilbao Bilbao' musikala izango da; Jose Antonio Nielfa, 'La Otxoa' goitizenez ezagunagoa dana, izango da protagonista eta irailaren 24tik urriaren 4a eskainiko dabe.
'Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon' liburua eta hilaren 27ko omenaldia bertso belaunaldi baten lekuko dan bertsolariaren omenez
2009-09-23 13:51 BertsolaritzeaPatxi Etxeberria oriotarra da jaiotzez, baina gazterik Lasarte- Oriara etorri zan bizitera bere emazte Inaxigaz. Arrandegi bat edegi eben herrian, baina horrezaz gan, bere bertso ibilbideak egin dau ezagun, bertso belaunaldi baten lekuko eta protagonista baita Etxeberria. Liburuko izenburuak dinoan moduan, berrogeita hamar urte pasau ditu plazaz plaza, eta oraindino be horretan dabil.
The Hot Dogs talde gipuzkoarrak 'Nothing But a Bad Day' laugarren diskoa kaleratuko dau
2009-09-23 10:53 MusikeaUrretxuko taldea 2006an barriro alkartu zanetik bigarren diskoa izango da 'Nothing But a Bad Day' eta herri gipuzkoarreko Pagoeta Antzokian grabau eben zuzenean pasa dan martian. Ahotsak Madrileko El Fono Raptor estudioetan sartu zituen eta lana martia eta garagarrila bitartean nahastau dabe. Masterizazinoa abuztuan egin eban A Coruñan Saul Patiñok.
UEUk prest daukaz udagoieneko ikastaroak
2009-09-22 17:29Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez bada be, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarren, Iruñean eta Miarritzen emongo diran ikastaroak aurkeztu ditu, hamabost guztira.
Andres Orozco-Estrada zuzendari titular barriagaz hasiko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2009-2010eko denporaldia
2009-09-22 15:26 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoak, 7.000 abonatuez gan, % 92ko okupazinoa dauka bere jardueretan eta baita 600 lagun inguruko itxarote-zerrendea be. Asteon hasiko dan 28 denporaldian, hiru miloegarren ikus-entzulea hartuko dau orkestreak eta 3.000. ikuskizuna eskainiko dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...