Lehenengorako sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak taldeak bigarren kontzertu bat emongo dau Bilbon

Bizkaie! 2012-01-13 10:50   Musikea

Zezeilaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira.

Berri Txarrak taldeak zezeilaren 3an ekingo deutso Bilbon Haria Tour bireari eta Santana 27 aretoan emongo daben kontzertu horretarako sarrera guztiak agortu egin dira dagoeneko. Hori dala eta, hirukote nafarrak beste kontzertu bat iragarri dau: Bizkaiko uriburuko areto berean joko dabe hurrengo egunean, zezeilaren 4an. Kontzertu biak gaueko 21:00etan hasiko dira. Zezeilaren 3ko kontzertuan, This Drama taldearen zuzenekoa be izango da. Bigarren hitzorduan, barriz, 4an, Berri Txarrak taldeagaz batera Anai-Arrebak taldeak joko dau.

Kontuak kontu, zezeilaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira.

Bilboko hitzordu bikotxaren ondoren, Berri Txarrak taldeak Salamancan, Oviedon, Santiagon, Santa Maria del Paramon (Leonen), Bartzelonan, Atarrabian (martiaren 16an, Totem aretoan), Zaragozan, Madrilen, Gasteizen (apirilaren 20an, Jimmy Jazzen), Granadan eta Sevillan joko ditu zuzenean Haria diskoko kantuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu