Uri-eraldaketeari buruzko dokumental zikloa antolatu dabe Zinebik eta hACERIAk
2012-01-13 14:20 BarriakZinebiren 52. edizinoan ikusi ziran filmeetako batzuk Hiria bada niretzat. Hiriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izenburupean batu ditue, eta urtarrilaren 17an eta 18an eskainiko ditue. Aukeraketa horretan, Hanburgon, Parisen eta Bratislavan egindako uri-eraldaketa esperientzietan oinarritutako film luze bat eta labur bi jaso ditue.
Zinebiren 52. edizinoan ikusi ziran filmeetako batzuk Hiria bada niretzat. Hiriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izenburupean batu ditue, eta urtarrilaren 17an eta 18an eskainiko ditue. Aukeraketa horretan, Hanburgon, Parisen eta Bratislavan egindako uri-eraldaketa esperientzietan oinarritutako film luze bat eta labur bi jaso ditue. Diziplina anitzeko ZAWP Bilbao (Zorrotzaurre Art Working Progress) arte egitasmoaren barruan, Zinebi Bilboko Zinebi Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiak eta hACERIAk atondu dabe zikloa. Sarrera dobakoa da.
Ikusgai izango diran pelikula guztiek urien-eraldaketa prozesuen gizartean eta kultura dituen ondorioak jorratzen ditue. Egitarauak uri inguruneak okupetako eta bertan biziteko moduei, eta gaur egungo urietan bizi an jenteak dituen baldintzei buruzko gogoeta eragin gura dau ikus-entzulearengan. Bide batez, Deustuko Erribera -Zorrotzaurre auzoko aldaketea be landu gura dabe.
Programazinoa datorren urtarrilaren 17an abiatuko da, Petrzalka identity(Juraj Chlpik, Eslovakia, 2010) eta Un monde pour soi (Yann Sinic, Frantzia, 2009) film laburren proiekzinoagaz. Hurrengo egunean, hilaren 18an, Irene Bude zuzendari alemanaren Empire St. Pauli-von Perlenketten und platzverweisen filma ikusteko aukerea izango dogu. Filmak Hanburgo dau eszenatoki; bertan, St. Pauli auzo ezaguna, urteetan egoera sano txarrean egon dana, gune erakargarri bihurtzen dabilz. Aisialdirako azpiegiturak eregiteaz gan, etxebizitzak eta enpresa barriak zabaldu ditu.
Proiekzinoaren amaieran mahaingurua egongo da; Irene Bude dokumentalaren zuzendariak eta Steffen Jörgek produktoreak parte hartuko dabe. Mahainguruaren helburua hurigintzeaz, zaharberritzeaz eta jasangarritasunaz berba egitea da, Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko auzoa biziten dabilen prozesua erreferente hartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!