Oxfordeko Unibersidadeko Iberiar Ikasketen XV. Foroan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-01-13 11:59   jardunaldiak

Oxfordeko Unibersidadeak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu dau bagilaren 20tik 22ra, eta euskereak lehengo aldiz hartuko dau parte topeketan, katalana, galegoa, portugesa eta gaztelaniagaz batera. Daborduko, berbaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea edegita dago, zezeilaren 3ra arte.

Oxfordeko Unibersidadeak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu dau bagilaren 20tik 22ra, eta euskereak lehengo aldiz hartuko dau parte topeketan, katalana, galegoa, portugesa eta gaztelaniagaz batera. Daborduko, berbaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea edegita dago, zezeilaren 3ra arte.

Berbaldien laburpenak bialdu behar ditue interesdunek, 200-250 berba ingurukoak, fisoxford@gmail.com helbide elektronikora. Oxfordeko Erdi Aroko Hizkuntzen eta Hizkuntza Modernoen Fakultadeak babestuko ditu jardunaldiak

Jardunaldien arduradunek adierazo dabenez, azkenengo hamar urteetan immigrazino korronteek eta hedabide zein teknologietarako sarbide orokorrek eragin handia izan dabe herrien izaera ulertzeko eta azaltzeko moduan. Jatorri eta kultura ugaritako kideen alkarrekintzak nortasun nazionalen inguruko hurreraketa kritiko berriak sortuarazo ditu, bai literaturan bai ikus-entzunezko hedabideetan be.

Beraz, alkarrekintza kulturalaren kontzeptua aztertuko dabe foroan: literatur lanek eta ikus-entzunezko adierazpideek zelan eratu dituen nortasun sozial eta artistikoen adierazpen barriak, hain zuzen be. Ikus-entzunezkoen eta literaturearen estetikea, euren berbakerea eta irakurle eta ikus-entzuleenganako konpromisoaren be jorratuko dira. Antolatzaileek hainbat gai proponodu ditu, nahiz eta ez dagoan horreetara mugatu beharrik: immigrazinoaren eragina, zineman eta literaturan; ikus-entzunezko hedabideak eta nortasun kulturala; literatura garaikidea eta nortasun kulturala penintsulako hizkuntzetan; kulturearen ikuspegi tradizionalak eta euren alkarrekintza errealidade sozial barriekaz; peninsulako hizkuntzetan egindako zinemea; literatur lanen egokitzapen zinematografikoak; zinemearen ganeko erreferentziak literatur lanetan; zinemea eta teknologia barriak; eta alkarlaneko dokumentalak.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu