Euskadiko Biodibersidade Zentroak 40.000tik gora bisitari izan ditu 2011n

Bizkaie! 2012-01-13 10:30

2011n izandako 40.075 bisitarietatik, % 41,8 helduak izan ziran, % 29,6 Eskola Programa Didaktikoan parte hartu eben EAEko ikastetxeetakoak, % 27,3 gaztetxuak eta % 2tik behera 65 urtetik gorakoak. Jatorriaren arabera, %80 inguru bizkaitarrak izan ziran, % 8 gipuzkoarrak, % 4 arabarrak, % 2 nafarrak, % 5 espainiarrak eta % 2 beste herrialde batzuetakoak.

Busturiko Madariaga Torretxean kokatuta dagoan Euskadiko Biodibersidade Zentroak 40.075 bisitari jaso zituan 2011. urtean zehar, hau da, 2010ean baino % 57,6 gehiago, orduan 25.421 bisitari izan baitziran, zentroko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

2011n izandako 40.075 bisitarietatik, % 41,8 helduak izan ziran, % 29,6 Eskola Programa Didaktikoan parte hartu eben EAEko ikastetxeetakoak, % 27,3 gaztetxuak eta % 2tik behera 65 urtetik gorakoak. Jatorriaren arabera, %80 inguru bizkaitarrak izan ziran, % 8 gipuzkoarrak, % 4 arabarrak, % 2 nafarrak, % 5 espainiarrak eta % 2 beste herrialde batzuetakoak.

Besteak beste, Zer da biodibersidadea? erakusketa iraunkorra, Kresal Argiak, Basoa eta Biodibersidadea, Hegaztiak eta Bere Biziko Koloreak, Juan Zubieta, biodibersidade kantauriaren margoak, Azterkosta, Ibaialde, Txano Gorritxo bakarrik dabil, Euskadiko Parke Naturalak eta Skeleton Sea aldi baterako erakusketak, 12 hilebete, 12 baso ekimenaren barruan 2011 Basoetako Nazinoarteko Urtea ospatzeko egin ziran ekintzak, astegoienetako ekitaldiak eta Ingurumenaren, Biodibersidadearen, Hezegunen, Hegaztien, Lurraren edota Uraren Nazinoarteko Egunen ospakizunak izan ziran bisitariak erakarri zituenak.

Euskadiko Biodibersidade Zentroa Ihobek kudeatzen dau, hau da, Eusko Jaurlaritzearen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe dagoan Ingurumen Jardueretarako soziedadeak. Ihoberen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztien ekintzak sustatzea eta ingurumena eta personen bizi-kalidadea etenbarik hobetzeko lan egitea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu