Edu Zelaietaren 'Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa' sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-01-13 09:57

Euskaltzaindiak Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua ipini dau Akademiaren webgunean. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen daben Mendaur bildumearen zazpigarren zenbakia da.

Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bersinoa da; Nafarroako Baztan-Bidasoako berbakeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskerearen azterketa dialektologikoa egitea dau helburu nagusi.

Edu Zelaietak dialektologia kontrastatzailearen metodologia erabili dau, hau da, ikertutako eta inguruko eskualdeetako berbakeren ezaugarri linguistiko nagusiak konparetan ditu, ostean berbakera horreen artean konbergentziak eta dibergentziak topau ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu