Arrokiagako biztanleak 'Joxe Mendiaga' pastorala preparetan hasi barri dira
2012-01-12 14:48 KultureaArrokiaga herria Joxe Mendiaga pastorala preparetan hasi barri dira, agorrilaren 29an eta abuztuaren 5ean herrian bertan aurkezteko asmoz. Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Argentina, Txile eta Uruguain bizi izandako poetearen bizitzeari buruzko pastorala.
Arrokiaga herria Joxe Mendiaga pastorala preparetan hasi barri dira, agorrilaren 29an eta abuztuaren 5ean herrian bertan aurkezteko asmoz. Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Argentina, Txile eta Uruguain bizi izandako poetearen bizitzeari buruzko pastorala.
Arrokiagako biztanleez gan, beste herri batzuetara joandakoek eta honeen bizilagunek be parte hartuko dabe ikuskizunean. 1995ean, Agirre presidentea pastorala egin eben Arrokiagan.
Joxe Mendiaga Larregain Alduden jaio zan, 1845ean, eta Montevideon (Uruguai) hil, 1937an. Hamazortzi urtegaz joan zan Ameriketara; Argentinan, Txilen eta Uruguain bizi izan zan. Tabako lantegi bateko nagusia izan zan. Euskal Herritik joan orduko, Zaldubi edo Mixel Elizanburu ezagutu zituan; eta, Ameriketan zala Iparragirre, Otxalde eta Pedro Mari Otañogaz harremona izan eban.
Mendiagak bertso eta olerkiak Montevideoko Euskal Erria aldizkarian, Baionako Eskual Herria, Eskualdun Ona eta Eskualduna agerkarietan. Euskal Herriari eta euskereari eutson maitasuna agirian dago haren testu guztietan. Piarres Xarriton euskaltzainak Mendiagaren lan guztiak liburu batean jaso zituan, 1992an. Jean Bordaxarrek sortutako abestiez aparte, Joxe Mendiaga beraren batzuk be kantauko ditue Arrokiagan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!