2012ko Ibilaldiko abestia aukeratzeko 25 lehiakide

Bizkaie! 2012-01-16 10:54   Musikea

Aurtengo Ibilaldiko abesti lehiaketan parte hartzeko epea amaitu barri, 25 kanta jaso dituela jakinarazo dabe Trapagaraneko Itxaropena ikastolako arduradunek. Orain, epaimahaikideek abestiotatik bost aukeratuko ditue, Interneten ipini, eta gura dauenak botoa emon ahal izango dau.

Aurtengo Ibilaldiko abesti lehiaketan parte hartzeko epea amaitu barri, 25 kanta jaso dituela jakinarazo dabe Trapagaraneko Itxaropena ikastolako arduradunek. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bandek bialdu ditue abestiak. Orain, epaimahaikideek abestiotatik bost aukeratuko ditue, Interneten ipini, eta gura dauenak botoa emon ahal izango dau. Epaimahaia Gaizka Salazar Gatibuko kideak, Jon Mikel Arronategi Ken Zazpi taldekoak, Iñigo Muguruza kantariak eta Baga Biga diskoetxeko kide batek osotuko dabe.

Epaimahaikideak asteon batuko dira, eta aukeratutako bost abestiak www.ibilaldia.net helbidean entzungai izango dira, urtarrilaren 20tik aurrera. Orduan epaimahaikide bihurtuko dira bertara bisita egiten daben guztiak, klik bakarrean bere kantarik gustokoenaren alde egiteko aukerea izango dabe eta, azaldu dabe Ibilaldia 2012ko antolatzaileek.

Ondoko taldeek aurkeztu ditue kantak: Aldats, Alper Gate, Basaki eta Ion Barrocal, Bezain, Bikoizten, Boys of Birle, Damudot, Dsaust, Emon, En Tol Sarmiento, Eratu, Erdu, Haitzama, Haxotz, Herri Oihua, Joxpa, Kale Gorrian, Larregi, Materia Gris, Nabil, Nimm, Smoking Hill, Usteak Ustel eta Uskis.

2012ko Ibilaldia Trapagaraneko Itxaropena ikastoleak antolatuko dau. Bizkaiko ikastolen jaia maiatzaren 27an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu