Badator V. Huhezinema

Bizkaie! 2012-01-13 12:11   Barriak

Lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak webgunean (www.huhezinema.com) dagoz eskuragarri. Urtero legez, edozein adinetako egileen lanak onartuko dira, Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi diranak (erroldatuta dagozanak). Martiaren 23a da film laburrak bialtzeko azken eguna.

Badator Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren bosgarren edizinoa, Mondragon Unibersidadeko Huhezi fakultadean antolatzen dan euskal zinema laburraren jaialdia. Aurtengo jaialdia maiatzaren 8tik 10era egingo da Mondragon Unibersidadeko HUHEZI fakultadean (Eskoriatza) eta Debagoienan eta honezkero lanean dabil Huhezinemako lan taldea.

Lehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak webgunean (www.huhezinema.com) dagoz eskuragarri. Urtero legez, edozein adinetako egileen lanak onartuko dira, Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi diranak (erroldatuta dagozanak).

Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Lanaren jatorrizko bersinoa euskerea edo gaztelania ez danean, euskera edo gaztelaniazko azpidatziakaz bialdu beharko dira lanak. Lanaren ezaugarriei jagokenez, edozein generotako lanak (animazinoa, fikzinoa, dokumentala, zine esperimentala …) onartuko dira, bai bideo eta bai zinema formatuan. Bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketan onartuko. Iraupena: 30 minutu gehienez.

Gogoratu, martiaren 23a dala film laburrak bialtzeko azken eguna.

Aurtengo edizioan barrikuntza ugari izango ditu Huhezinemak. Barrikuntzen artean nabarmenena izango da Euspot Euskerazko Spot Lehiaketearen sorkuntzea. MUgaz batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibeak bultzatu dabe Euspoten lehenengo edizinoa. Bi lehiaketen artean 6.000 euro baino gehiago banatuko ditue saritan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu