Toribio Echevarria barrikuntza sarien 22. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2012-01-16 13:49

Toribio Echevarria barrikuntza sarien 22. edizinoko lanak aurkezteko epea edegi dabe, eta zezeilaren 7an itxiko dabe. Eibarreko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek bultzatu dabe lehiaketea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Ekintzailetza Zuzendaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Barrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismo Sailak babestuta.

Toribio Echevarria barrikuntza sarien 22. edizinoko lanak aurkezteko epea edegi dabe, eta zezeilaren 7an itxiko dabe. Eibarreko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek bultzatu dabe lehiaketea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Ekintzailetza Zuzendaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Barrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismo Sailak babestuta. SPRI, APD, Diario Vasco, Kutxa, Adegi, Cebek eta SEAren laguntzinoa dauke sariek.

Sariok bultzatu nahi dituan baloreak ekimena, barrikuntzea, ekintzarako gaitasuna, sormenerako ahalmena eta enpresak garatzeko kemena dira. Barrikuntza teknologikoari arreta berezia eskaintzen deutse, ganera. Euskal Herriko industria-ehunaren barrikuntza-kulturea eta modernizazioa garatzeko asmoz, sormenaren eta barrikuntza teknologikoaren bidetik doazen ekintza guztiei eta enpresa-errealidade izan daitekezan egitasmoei bideak zabaltzea dau helburu lehiaketeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu