Munduko Kontu Kontalariak'09 gure artean apirilaren 22tik 25era
2009-04-22 10:40Berbea dabe lanerako tresna Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan jardungo daben ipuin kontalariek. Munduko Kontu Kontalariak jaialdiaren barruan, Amorebieta-Etxano, Arrasate, Arrigorriaga, Bermeo, Berriz, Durango, Elorrio, Markina eta Mungian eskainiko ditue saioak apirilaren 22tik 25era.
Bilbo apokaliptikoa izango da, XV. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko irudia
2009-04-21 18:48 BarriakGaur goizean aurkeztu dau irudi hau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kartelean agertzen dan pertsonaia horren laguntzinoagaz eta gainera, Jaialdiagaz batera izango diran ganerako ekimenak be aurkeztu ditue. Aurten 15 urte beteko dituan Jaialdia, Bizkaiko uribuaruan zineagaz zerikusia dauen gainontzeko jaialdiakaz batera finkatu egin da.
IX. Zirkuitoak 11 antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilboko sei barrutietan maiatza amaitu arte
2009-04-21 17:17 KultureaZirkuitoa Euskadiko ekimen bakarra da bere generoan. Bertoko antzerki eta dantza taldeei euren antzezlanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honegaz Bilboko eskaintza kulturala dezentralizau eta auzoetara eroatea bilatzen dau, Bilboko auzo guztietara zabalduz.
Nazinoarteko Nonick'o9 jaialdia Bilbon apirilaren 24an eta 25ean
2009-04-21 14:55Nonick'09 jaialdian, besteak beste, hiru berbaldi, Startup 2.0 txapelketea, Euro Blog Awards blog onena aukeratzeko lehiaketea, Developer Garage programatzaileen bilerea, Kiss Night Party jaia Deabru Beltzak taldeagaz eta hainbat gairen inguruko tailerrak antolatu ditue.
Munduko Lehenengo Liburutegi Digitala honezkero sarean dago
2009-04-21 14:33Ameriketako Estadu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak sustatu eta Unescok eta beste erakunde publiko eta pribadu askok lagundutako Munduko Liburutegi Digitala honezkero Interneten dago. Hogeta hamar bat erakunderen liburutegi eta artxiboren milaka funts agiri dira, doban eta libre, kontsultagai.
Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur Montxo Armendariz zuzendariak
2009-04-21 12:42 BarriakUrteetako ibilbide profesionalaren interes nabarmenagaitik Eusko Ikaskuntzak banatzen dauen Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur zine zuzendari nafarrak. Sano ibilbide emonkorra eta aberatsa.
'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira
2009-04-21 12:14 Musikea'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.
Basque Audiovisualek lehenengo aldiz parte hartuko dau Canneseko Zinemaldiko azokan maiatzaren 13tik 24ra
2009-04-21 11:00 BarriakMaiatzaren 13tik 24ra, 'Marche du Film de Cannes' izeneko azokan izango dira Alokatu, Baleuko, Barton Films, Pausoka, Irusoin, Mixer, MediaBost eta Western Films enpresak.
Espido Freirek eta Rafael Chirbesek literaturearen ganeko eztabaidea eskainiko dabe gaur Bidebarrietan
2009-04-21 10:05 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren saio barri bat izango da gaur, Espido Freireren eta Rafael Chirbesen arteko topaketeagaz. Bertaratutako irakurleakaz pasarte batzuk komentauko ditue saioan. Berbaldia Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko dau, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldien aretoan izango da 19:30ean eta sarrerea dobakoa izango da.
Basurtuko Ospitaleak, Arte Eder Museoak eta BBK-k Bilboko Urrezko Dominea jasoko dabe
2009-04-20 17:56Erakunde horreek azken urteotan eskainitako aparteko zerbitzuak eta Bilboko gizartean lortu daben erreferentzialtasuna dira, besteak beste, 1929tik banatzen dan sari garrantzitsu honen irabazle izateko arrazoi nagusietako batzuk.
Kirmen Uribe eta Xabier Lete Espainiako Kritika Sariak
2009-04-20 15:41 sariak-autortzakKirmen Uribe eta Xabier Lete saritu ditu aurten Espainiako literatur kritikarien alkarteak euskerazko arloan. Uribe narratiba generoan saritu dabe, 'Bilbao-New York-Bilbao' (2008, Elkar) nobeleagaitik eta Lete poeasiakoan, 'Egunsentiaren esku izoztuak' (2008, Pamiela) poema liburuagaitik.
Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ejeako XXXIX. Abesbatzen Lehiaketea irabazi dau
2009-04-20 15:06 Musikea2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.
Zabalik honezkero 2009ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea
2009-04-20 14:26Maiatzaren 29ra arte egongo da lanak aurkezteko aukerea eta 3800 euroko saria izango dau kartel irabazleak.
Ekitaldiz ganezka dator Gernikako bondardaketearen 72. urteurrena
2009-04-20 13:59Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko Gernika Sarien seigarren edizinoan Ahaztuak 1936-1977 alkartea eta Petra Karin Kelly politiko alemaniarrak izango dira saridunak. Ganera, Gernika Gogoratuz alkarteak, aurten, 'Bizipenak, leku sinbolikoak eta identitateen berreraikuntza Bakegintzan' izeneko jardunaldiak antolatu ditu, apirilaren 22an hasi eta 26an amaituko diranak.
9-12 urte bitarteko umeak behar dira 'Zigortzaileak' filmerako
2009-04-20 10:28 BarriakJosé María Lararen produkzinoagaz, 'Zigortzaileak' Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak zuzenduko dabe. Ibarrak berak idatzitako istorioak eskola bateko ume batzuen abenturak kontetan ditu. Horretarako, 9 eta 12 urte arteko umeak bilatu behar ditu produkzino etxeak, gaur, astelehena hasiko dan casting luze batean.
‘Euskeraz seguruago’, aseguru-etxeek zerbitzua euskeraz emoteko kanpainea martxan dago
2009-04-17 15:38 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua entidadeek zerbitzua euskeraz emotea eta lana be euskeraz egitea da.
Eusko Jaurlaritzeak abian jarri dau Nazinoartekotze Beken XXII. deialdia
2009-04-17 15:26 1987an lehen deialdia egin zanetik, gitxi gorabehera 800 gazte preparau eta gaitu dira nazinoartekotze-arloan mundu osoko hainbat herrialdetanNazinoartekotze Beka programearen 2009ko deialdia abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak. Kanpo Merkataritzan eta, oro har, enpresen nazinoarteko jardueran behar bezela kualifikautako profesionalak preparetea da programearen helburua, ondasun eta zerbitzuen esportazinoan zein atzerriko ezarpenean, merkataritza- edo produkzino-arloei jagokenez.
Clowna oinarri daben hamar ikuskizun aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokeak
2009-04-17 11:47 KultureaDisziplina hau beste modalidade batzuekaz be buztartzen da, berbarako, La Industrial Teatreraren 'Rojo' ikuskizuna, izan be, obra horrek zirkuaren ezaugarri eta berezitasun batzuk ditu. Amesak egia bilakatzen diran proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’ ezagunean dauka abiapuntua eta oinarria.
Mondragon Unibersidadeak Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritzen dan gradu titulu bat eskainiko dau
2009-04-17 11:32Mondragon Unibersidadeak (MU) Finlandiako hezkuntza-ereduan oinarritzen dan Lidergo Ekintzailea eta Barrikuntza gradu titulua emongo dau datorren ikasturtetik aurrera, gauzak beste modu batean egiteko eta ikasle gazteak aldaketearen eragile dinamiko eta aktibo bihurtzeko helburuagaz, unibersidade gipuzkoarreko arduradunek azaldu dabenez.
Bilboko eskaintza turistikoa aurkeztuko dabe Suitzan eta Katalunian
2009-04-16 18:19 Euskaldunak munduanBilbao Turismo soziedadea Luganon (Suitza) egingo dan 'Meeting Luxury' lehiaketara joango da, hau da, lujozko turismoaren inguruan Europan egiten dan azokarik garrantzitsuenetarikora. Aldi berean, soziedadearen ordezkaritza bat Kataluniako Nazinoarteko Turismoaren aretoan (SITC) be egongo da, Bartzelonan. Azoka biak domekara, apirilak 19, bitartean egingo dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...