Iñigo Aranbarriren 'Zulo bat uretan' gaztelaniaz kaleratu dabe

Bizkaie! 2011-12-29 14:00   Kulturea

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelea gaztelaniaz kaleratu barri dau Meettok argitaletxeak, Cavando el agua izenburupean. Itzulpena egileak berak egin dau. Laster alemaneraz izango da; Gabriele Schwab da itzultzailea, eta euskerazko bersinotik dabil itzultzen.

Kazetari bat da nobelako narratzailea. Ikerketa bat egiten dabil, eta jakin dituanak kontatzeko preminea dauka, idazten dagoan erreportajeko gertakarien frogak laster desagertuko dira eta. Itoizko urtegia beteteko herriak hutsitzen dabilz 2003ko udabarrian, biztanleak ez eze kanposantuetako hilak be ataraten dabilz. Lan hori egiten dago Maite Andueza antropologo-forensea, Oscar Iriarte etorkin argentinarraren laguntzinoagaz. Larraingaingo kanposantuko hormetatik kanpo be ba ei dagoz lurperatuak; halan edo holan, horrek be topau gura dabez, irak iruntsi orduko.

Iñigo Aranbarriren (Azkoitia, 1963) bigarren eleberria da Zulo bat uretan; lehenago, Emon biar yako (Susa, 1994) kaleratu eban, eta aurton, Zamaontzia (Susa). Saiakera-liburuak eta poesia be idatzi dau: Gerraurreko literatur kritika (1996, Labayru ), Hitzak eta giltzak (2001, Alberdania), Loiolarik ez balitz (2005, Uztarria), Dordokak eta Elurrak (1989, Susa) eta Harrien lauhazka (1998, EEF - Susa), besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu