Raquel Rochas artistearen olio-pintura eta grabatuen erakusketea eta ongintzazko salmentea Bilbon
2011-12-29 12:46 KultureaBilboko Barrainkuako Udaltegiak Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketea eta ongintzazko salmentea jasoko dau urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketea Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Somaliarako dirua batzeko bultzatu dauen alkartasunezko proiektu baten barruan sartzen da.
Bilboko Barrainkuako Udaltegiak (Barrainkua, 5) Raquel Rochas margolariaren lanen aukeraketa baten erakusketea eta ongintzazko salmentea jasoko dau urtarrilaren 2tik 20ra bitartean. Erakusketea Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Somaliarako dirua batzeko bultzatu dauen alkartasunezko proiektu baten barruan sartzen da. Inaugurazinoa datorren urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta ekitaldian artistearen artelan bat zozketatuko da.
Oraingo honetan, Raquel Rochas margolari bilbotarrak, olio-pintura eta grabatu bilduma bat erakutsiko dau Barrainkuako Udaltegian, Somaliako herriak bizi dauen goseteari zeozelan konponbidea emoteko zuzendutako ongintzazko ekimen baten barruan. Koadro bat, bizitza bat egitasmoa Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Eralundeak bultzatzen dau. Esangura horretan, artelanen salmenta prezioak euren benetako balioa baino askoz merkeagoak izango dira, bertara doazenek errazago erosi deiezan.
Kontuak kontu, erakusketa Barrainkuako Udaltegian egongo da zabalik Urtarrilaren 2tik 20ra bitartean (Urtarrilaren 2tik 5era, goizez bakarrik).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!