Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2012-01-13 13:11   Musikea

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.

Snow Patrol eskoziarrek 15 milioe disko saldu ditue mundu osoan. Sei disko kaleratu ditue; Fallen Empires lan barriko kantak aurkeztera etorriko dira Bilbora. Madrileko Vetusta Morlak arrakasta itzela izan eban igazko Bilbao BBK Liven; aurteon barriro be joko dabe, Mapas disko barria zuzenean defendatzera. Indie-rocka joten dabe Londreseko Klaxons taldekoek, 2010ean kaleratutako Surfing the void laneko abestik dakarrez.

The Gift taldea Portugalekoa da eta indie-pop elektronikoa egiten dau. Noah & The Whale indie-folk boskote britainiarra, Band Of Skulls rock taldea eta Lori Meyers talde andaluziarraren indie-rockak osotzen dabe orain arteko kartela.

Antolatzaileek adierazo dabenez, laster emongo dabe ganerako taldeen barri. Urtarrilaren 24ra bitartean hiru eguneko bonu berezia 85 euroren truke erosi daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu