BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-01-16 12:47   Euskerea berbagai

BBK-k, Azkue fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako sariak banatu ditue astegoienean. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak saritzea dau helburu lehiaketeak.

BBK-k, Azkue fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako sariak banatu ditue astegoienean. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak saritzea dau helburu lehiaketeak. BBKklip-eko lehenengo edizino honetako saridunak ondokoak izan dira: 25 urtetik gorako kategorian, Victor Ruiz eta Beatriz Nalda, Juan Bidegain, Aitor Herrera; eta, 25 urtetik beherako kategorian, Maddi Barber, Batakazo produkzinoak taldea, Aitor Herrera eta Kattalin Barber.

Sari-banaketea Bilboko BBK Salan izan zan, zapatu iluntzean. Ekitaldian, besteak beste, Aldundiko Euskera sustatzeko zuzendari Miren Dobaran eta Azkue fundazinoko zuzendari Rodrigo Gartzia izan ziran. Lehiaketeak izandako parte-hartzeagaz oso gustura agertu ziran biak, izan be partaidetzea anitza izan da sare sozialen bitartez, eta gazteek zein helduek alkarregaz jardun dabe. Azkenengo erabagia ikus-entzunezko profesionek osotutako epaimahaiak hartu badau be, sare sozialen bitartez finalisten zerrendea egiteko aukerea izan dabe erabiltzaileek.

Lehiakideek gehienez hiru minutuko luzeradun bideoak aurkeztu behar izan zituen, eta lanotan euskerea da ardatz nagusia, Euskal Herriari lotuz, eta euskerea hizkuntza gaurkotua dala eta ez dala atzean geratu erakutsiz.

Danetara, ehun bat lagunek hartu dabe parte BBKklip lehiaketan. Kategoria bakotxeko saridunak 1.000 euroko saria eta BBKklip garaikurra jaso dabe; finalistek, ostera, 600 euro. Sariak txeke bidez banatu ditue, ekipamendu elektronikoa erosteko.


Bideoak ikusgai dagoz www.bbkklip.biz webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu