Ganbara 'Eguntto batez' disko barriagaz dator, hamasei urteren ostean

Bizkaie! 2011-12-27 17:56   Musikea
Hamasei urteren ostean, Ganbara talde atzera batu da eta Eguntto batez (Agorila) diskoa kaleratu barri dau. Taldearen zazpigarren lana da; kanta zaharren moldaketez eta abesti barriz osotua. Lehengo taldekide izandako Maria Eugenia Etxeberria, Josean Martin, Alex Blasco eta Juan Ezeizaz gan, Xabi Aburruzaga trikitilaria batu da.

Moldatutako lanen artean taldeak gogokoen dituanak aukeratu ditue. Hainbat kolaborazino izan ditu Ganbarak lan barrian, esaterako Joâo Afonso abeslari portugaldarra. Banan-banan eta Oi eiztari! abestieta kantau dau portuldarrak, bai euskeraz bai portugesez. Ganbaran ibilitako Angel Unzu, Markos Juaristi, Irkus Ansotegi, Iñigo Egia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoko soka laukote bat izan dira ganerako kolaborazinoak.

Diskoko abesti barrien artean Xabi Aburruzagak sortutako Irumugarrieta dago; horregaz batera, Peleamoa, peleamos eta Makilarienak kanta barriak be sartu ditue. Eguntto batez Miarritzen grabau dabe, Laguna Records estudioan, Xabi Pellarino teknikariagaz.

Ganbara 80ko hamarkadako euskal folk-rockaren talderik garrantzitsuenetakoa izan zan izan. Ezaugarri barritzailean zituan taldeak; berbarako, tradizinoa jazzagaz eta popagaz nahastea, eta tresna herrikoiak eta elektrikoak buztartzea. Lehenengo diskoa 1982an kaleratu eben, Behin batean; ostean, beste bost etorri ziren, Banan banan (1985), Harat honat (1987), Ganbara(tik) (1989), Buhamien balleta (1992) eta Itsas zabalean (1995).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu