Hemen dago Buber sarien uzta barria
2011-12-02 10:13Daborduko jakinarazo ditue aurtengo Buber sarien proiektu irabazleak. Ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan izan zan. Kulturize Androiderako aplikazinoa izan da euskerazko proiektu teknologikorik onena; lehiakide zituan, Banden Lehia 2011 eta Mundu Magikoa egitasmoak.

Daborduko jakinarazo ditue aurtengo Buber sarien proiektu irabazleak. Ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan izan zan. Kulturize Androiderako aplikazinoa izan da euskerazko proiektu teknologikorik onena; lehiakide zituan, Banden Lehia 2011 eta Mundu Magikoa egitasmoak.
Herritarrei zerbitzurik onena eskaintzen deutson gunea www.justizia.net izan da. Software libreko sareko aplikazino edo webguneei jakogokenez, www.librezale.org webgunea izan da onena.
Beste zazpi proiektuk jaso ditue 2011ko Buber sariak, hemen, zerrenda osoa: blog edo webgune korporatibo onena, www.lasterketak.com; merkataritza elektroniko webgunea, www.deskontu.com; barrikuntza egitasmorik onena, Babelium Project; start-up egitasmorik onena, Ideable; internazionalizazino proiektua, Basque Culinary Center; publizidade-kanpainarik onena: ilowcost; eta, proiektu solidario onena, eitbmaratoia.
Internet & Euskadi alkarteak emoten ditu Buber sariak, euskal webgune eta proiektu teknologikorik onenak nabarmentzeko. Aurton 200 webgune aurkeztu dira. Erabiltzaileek dauke berbea hasieran, izan be euren botoen bidez erabagiten dabe lehen faserako pasauko diran bost webguneak. Ostean, Internet arloko hamar epaimahaikideek hiru finalistak aukeratu ditue, eta horeetatik, hamar irabazleak.
Buber sarien bederatzigarren edizinoa da. Buber Blas Pedro Urberuagaren Interneteko ezizena da; AEBetara joandako artzainen semea, Euskal Herriari buruzko lehenengo webgunea sortu eban, 1994an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!