Mumia Abu-Jamal idazle presoaren aldeko irakurraldia Ahotsenean

Bizkaie! 2011-12-08 11:44

Mumia Abu-Jamal idazle presoaren aldeko irakurraldiagaz ekin deutso Ahotsenea, sortzaileen guneak Durangoko hitzorduko azken egunari. Laura Mintegi (Euskal PEN Kluba), Mikel Soto (Txalaparta) eta Edorta Jimenez izan dira taulan baina txalaparta doinuak eta bertsolariak be izan dira tartean.

Laura Mintegik Mumia Abu-Jamal nor dan esanaz hasi da ekitaldia: bihar bertan 30 urte beteko dira Mumia kartzelan dagoala, froga faltsuak erabiliz heriotza zigorra ezarri eutsien emakumea da, Philadelphiako beltzen alkarteko burua, kazetaria eta baltzen askatasunaren aldeko ekintzaile sutsua.

Ahotseneako egitarauagaz jarraituz, besteak beste, Estankona (12:00etan), Itziarren Semeak (13:30ean), Inoren Ero Ni (16:00retan) eta Xabier Montoiaren (17:30ean) ekitaldiak izango dira. Edozelan be, egitarau osoa eta bestelako jakingarriak hemen dozuez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu