Musikea, literaturea, ikus-entzunezkoak... danetariko eskaintzea Durangoko Azokearen amaieran be

Bizkaie! 2011-12-07 17:03   Kulturea

Eguena, hilak 8, Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokara hurreratzeko azkenengo eguna izango da. Dana dala, badago astia, izan be iluntzeko zortzirak arte zabalik egongo da-eta Landakoko gunea. Ateak zarratu baino ordu batzuk lehenago, 11:30ean, Gerediagak Azokearen balorazinoa egingo dau.

Abenduak 8, azkenengo aukerea

Eguena, Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokara hurreratzeko azkenengo eguna izango da. Dana dala, badago astia, izan be iluntzeko zortzirak arte zabalik egongo da-eta Landakoko gunea. Ateak itxi baino ordu batzuk lehenago, 11:30ean, Gerediaga alkarte antolatzaileak Azokearen balorazinoa egingo dau, Aretoa gunean. Hantxe esango deuskue zenbat jente ibili dan Durangon, zelango harrerea euki daben gune barriek eta abar.

Aretoan bertan, 13:00etan, aurtengo garagarrilean joan jakun Bittor Kapanaga idazle eta euskaltzale otxandiarrari omenaldia egingo deutse, Bagare, bagera, bagire, bagara... lemapean. Kapanaga hurretik ezagutu eben Unai Iturriagak, Antton Mari Aldekoa-Otalorak, Patxi Alañak eta Gontzal Mendibilek hartuko dabe oroimen-ekitaldian.

Ahotsenean, eguenean be, makina bat kontu. Inoconexia (11:00), Estankona (12:00), Itziarren semeak (134:30), Odd Heathenish (15:30), Xabier Montoia (17:30) eta Klak!son (19:30) taldeek joko dabe, besteak beste, zuzenean. Aurkezpenei jakogienez, hementxe, protagonisten lagin txiki bat: Mitxelko Uranga, Xipri Alberbide eta Eñaut Etxamendi.

Irudienean, galiziarrak izango dira nagusia. Musikaklipak galegoz egindako musika-bideoan emonaldiagaz edegiko ditu ateak Irudieneako autobusak, 11:00etan; eta, handik ordu bira, 13:30ean, Digna rabia proiektauko dabe, Francoren sasoiko emakume galizarri buzruzko dokumentala. Zuberoan egindako Xora filma (15:30) eta Gotzon Elortzaren euskerazko lehenengo dokumentalak (16:30).

Umeen Literatura Aretoa 10:30ean hasiko da martxan, Irakurketa Txokoa abiatzeaz batera. Arrastian, 15:00etan, Miren Gonzalezek 3-5 urte bitarteko umeei zuzendutako ilustrazino-tailerra eskainiko dau; eta, 17:30ean, Jakin eta Jolas taldeak Asmakizunak salgai antzezlana eszenaratuko dau.

Szenatokian ipuin interaktiboek hartuko dabe egun osoa, Ametz eta Su Bolaren bitartez. Aletx Txikonen Aizkora hotsak goi mendietan"(20:30) lanak itxiko ditu Szenatokiko ateak.

Euskal Dendea, Durangoko merkatu-plazan, eguenean be zabalik egongo da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Sarrerea, 1,20 euroko da.

Plateruenan ekitaldi bi izango dira: 12:30ean, Joseba Jakaren omenezko Herri Lasterketearen sari-banaketea; eta, 18:00etan, Etxe eta Akrobatak taldeen zuzenekoa.

Durangoko Azokearean egitaraua, zehatz-zehatz, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu