Azken eguna XVI. Euskal Dendara osterea egiteko

Bizkaie! 2011-12-08 11:08   Kulturea

Durangoko merkatu-plazan 66 erakustoki dagoz aurten. Arbasoak alkarteak antolatuta, XVI. Euskal Dendearen aurtengo protagonistetako bat Galizia da, izan be, antolatzaileen asmoa da galiaziarren artisautzea ezagurazotea.

Azken 16 urteotan ohikoa dan lez, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeagaz batera, Durangoko merkatu-plazan 66 erakustoki dagoz aurten. Arbasoak alkarteak antolatuta, XVI. Euskal Dendearen aurtengo protagonistetako bat Galizia da, izan be, antolatzaileen asmoa da galiaziarren artisautzea ezagurazotea; holan, Finisterreko artisauek antxinako lanbideak ulertzeko modua erakutsiko dabe.

Edizino honetako lemea Nire tailerra, nire ogibidea, nire bizimodua da. Artisautza bizimodu bat be bada, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modua da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazoteko modu bat bere, esan dau Bernat Vidal, Arbasoko presidenteak.

Euskal Dendeak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, 27; Gipuzkoak 13; Nafarroak 6; Arabatik 2 etorriko zaizkigu eta Behe Nafarroatik eta Lapurditik bana.

Sektorekako ordezkaritzea ondokoa izango da: 9 artisau nekazaritzako elikagaien arlokoak, 8 beirakoak, 7na metalekoak eta zeramikakoak, 6 egurra lantzen dutenak, 4 ehungintzakoak eta 3 larrugintzakoak. Artea, harria, landare-zuntza, euskal kirolak eta kosmetikea lantzen daben artisauak be izango dira.

Euskal Dendea egingo dan egunetan, hainbat ekintza ludiko antolatuko dira azoka barruan; holan, bisitariek aukera izango dabe jolas, lehiaketa eta tailerretan.

Artisauen eta bisitarien arteko komunikazinoa funtsezkoa da Arbasoren eretxiz. Beraz, beste behin, bisitariek erabagiko dabe, botoa emonez, zein dan ondoen apainduta dagoan erakus-mahaia. Horrezaz gan, artisau despistatua lehiaketan parte hartu ahalko dabe, sarrereagaz bakarrik ondoko zozketan sartuko dira-eta: asteburu pasa Durangaldeko ostatu batean. Umeentzat be izango dira ekintzak, aukera izango dabe-eta artilebarria, karameluen eta zapi margotuen tailerretan parte hartzeko.

Egunotan, ganera, Arbasok Artetsu sariak banatu ditu. Sarion bitartez, banakakoen edo erakundeen lana aintzat hartu nahi dabe Arbasokoek. Zazpigarren edizino honetako Artetsu sariak honek dira: Bizitza osoa, Mariano Santa Cruz, Erakundea lagun saria, Bediako Udalarentzat; eta hedabidearena, Mercedes Fernández Arnáiz, Bilboko RNEko kazetaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu