Urtarrilaren 10ean hasiko dira Maskaradak Zuberoan
2010-01-05 13:18 KultureaAurten Larrainek antolatu eta eroango ditu herriz herri maskaradak eta, ohiturea danez, Larrainen bertan izango dira lehenengo eta azken saioak. Danetara, 14 emonaldi aurreikusi ditue, apirilaren 18ra bitartean.
Urtarrilaren 10ean hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eroango ditu herriz herri maskaradak eta, ohiturea danez, Larrainen bertan izango dira lehenengo eta azken saioak. Hona hemen egutegia:
-
Urtarrilak 10, domekea: Larraine*
-
Urtarrilak 17, domekea: Gamere
-
Urtarrilak 24, domekea: Ligi
-
Urtarrilak 31, domekea: Atharratze
-
Zezeilak 7, domekea: Eskiula
-
Zezeilak 14, domekea: Muskildi
-
Zezeilak 21, domekea: Arrokiaga
-
Martiak 7, domekea: Altzürükü
-
Martiak 14, domekea: Altzai*
-
Martiak 21, domekea: Santa Grazi
-
Martiak 28, domekea: Aloze
-
Apirilak 4, domekea: Barkoxe
-
Apirilak 11, domekea: Urdiñarbe
-
Apirilak 18, domekea: Larraine
Danetara, 14 emonaldi aurreikusi ditue, urtarrilaren 10ean hasi eta apirilaren 18ra bitartean. Asteburu bakarrean ez da izango maskaradarik, zezeilaren 28an, Basaburuko aratusteak dira-eta asteburu horretan.
Aurten, nobedade legez, Larraineko lehenengo maskaradea barrikadak eta segiduan, hau da, goiz partean eta ez arratsaldean, egitea aztertzen dagoz. Altzaiko maskaradetarako be, antza, ames bera dabe. Beraz, egun horreetan (urtarrilak 10 eta martiak 14), barrikadak eta emonaldi nagusia segiduan izango litzatekez, eta ez bazkaria tartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!