'Goazen Txinara!' ekimena abiarazo dau Judas Arrietak
2010-01-05 13:04 Euskaldunak munduanIgaz legez, euskal artistak Txinan promozionetako 'Goazen Txinara!' ekimenari ekingo deutso barriro 2010ean Judas Arrieta artista hondarribitarrak. Txinatarrez osotutako epaimahaiak lau euskal artista aukeratuko ditu eta irabazleek Pekineko egoitza batean egin ahal izango dabe lan hilebete bitan.
Igaz legez, euskal artistak Txinan promozionetako 'Goazen Txinara!' ekimena errepetiduko dau 2010ean Judas Arrieta artista hondarribitarrak.
Txinatarrez osotutako epaimahaiak lau euskal artista aukeratuko ditu eta irabazleek Pekineko egoitza batean egin ahal izango dabe lan hilebete bitan. Bekea epe bitarako izango da (maiatzaren 1etik bagilaren 30era eta garagarrilaren 1etik abuztuaren 31ra) eta parte hartzeko hilaren 30a baino lehenago emon behar da izena.
Egonaldiaren azken egunetan erakusketa bat antolatuko da eginiko lanakaz eta bertako zein nazinoarteko egileakaz, galeriakaz, erakundeakaz eta arteagaz loturea daben hainbat pertsonagaz hartu-emonak egiteko aukerea eukiko dabe euskal artistek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!