Markeliñek 'Uharte ezezaguna' obrea estreinauko dau Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2010-01-07 13:25   Kulturea

Markeliñe antzerki taldeak Jose Saramagoren Uharte ezezaguna ipuin laburrean oinarritutako obrea taularatuko dau bihar, urtarrilak 8, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan. Ikuskizuna umeei zuzenduta dagoan arren, helduak be atrapetea dau helburu.

Markeliñe antzerki taldeak Jose Saramagoren Uharte ezezaguna ipuin laburrean oinarritutako obrea taularatuko dau gaur, urtarrilak 8, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan. Ikuskizuna umeei zuzenduta dagoan arren, helduak be atrapetea dau helburu.

Ikuskizun honen alderdi teknikoaz arduratzen dan Jon Kepa Zumaldek azaldu dauenaren arabera, koordinazino-lanak egin dituan Joserra Martinezek proponidu eutsen ipuin hau antzerki bihurtzeko ideia. Haren ustez, pertsonaia gitxi izateak eta dauen teatraltasun-maileak antzezteko egoki bihurtzen eben lana. 'Maitasun istorioa danez, gatxa otu jakun umeentzako gai legez jorratzea, baina traba horreengaitik gai aproposa zala erabagi genduan', azaldu dau Zumaldek.

Hiru pertsonaia egongo dira taula ganean. Istorioaren abiapuntua emakume batek erreginari Ugarte Ezaguna ezagutzeko barku bat eskatzen deutsonekoa da. Erregineak ugarte guztiak mapatan dagozala erantzunda be, neskatoak gogor eusten deutso bere amesari jarraitzeko helburuari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu