Bertsomovieda!, bertsoa eta irudia buztartzen dituan lehiaketa barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-01-20 14:06   Bertsolaritzea

Lanak emoteko epea zezeilaren 1etik martiaren 24ra arte egongo da zabalik, eta hortik aurrera hasiko dira botazinoak eta epaiak. Oinarri guztiak, bideoa eta bestelako informazinoa www.bertsomovieda.com webgunean dagoz eskuragarri.

Beasaineko Igartza Jauregian aurkeztu eben bart Bertsomovieda lehiaketea. Bertan, Koldo Agirre (alkatea), Aitor Larburu (kultura zinegotzia), eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi izan dira, azken horreek, antolatzeileen ordezkari moduan.

Koldo Agirrek adierazo dauenez, egitasmo barritzailea da bertsomovieda, geure-geurea dogun kultur adierazpena gaur egungo kultur adierazpide barriakaz buztartzen dauena. Teknologia barriak izango dira oraingoan bertsoa agertzeko bitarteko, eta bere ustez honek bertsoa eta euskerea prestigiau egingo ditu, publiko barria erakarteagaz batera.

Ondoren, Iñaki Apalategik hartu dau berbea. Azken urteetan Neguko Bertsopaper Lehiaketea antolatzen jardunagaitik, bertsopaperen formatua gainditu eta apustu barri bat egiteko saiakerea egin dabela esan dau, bertsoak barruratzen dituen produkzino modu barriak bilatuz, eta batez be, produzidutako produktu hori jenteari bertsopaperak baino gehiago helarazo guran. Bertsomovie izeneko formatua asmau dabe horretarako, bertsoa eta irudia buztartzen dituan formatua. Bertsomovieak, webgunean egoteaz gan, sare sozialetan be mobimentua hartzen joango dirala espero dabe. Hori dala eta, gaur egungo sare sozial erabilienetan ditue perfilak, jarraipena egin ahal izateko.

Horren harira, Aitor Sarriegik erakutsi dau bertsomoviedako webgunea (www.bertsomovieda.com), lehiaketara bialdutako bideo guztiak bertan txertatzeko preparauta dagoana. Gainera, sarien artean ikusleena be badago, eta botazinoa webgune horretan bertan egingo da. Aitatu beharra dago, bertsomovie onenaren saria 900 €koa dala, eta bertso onenak dituan bertsomoviearena 300 €koa, baina horrezaz gan, lehiaketa parte-hartzailea dan aldetik, ahalegin berezia egin nahi izan dabela, jenteak irabazleak aukeratzen be parte hartu daian; horregaitik, 450 euroan balorautako saria ezarri dabe jenteak webgunean botoa emonez aukeratzen dauen bertsomoviearentzat.

Aurkezpen bideoa be erakutsi dabe, bertsomovie formatuan onartzen diran hainbat bideoren zatiz osotutakoa; oso desbardinak bertsomovie guztiak be. Ia edozein lanek dauela parte hartzeko aukerea adierazo gura izan dabe aurkezpen bideo horregaz, bertsomovie lez eredu oso desbardinak aintzat hartuko diralako.

Lanak emoteko epea zezeilaren 1etik martiaren 24ra arte egongo da zabalik, eta hortik aurrera hasiko dira botazinoak eta epaiak. Oinarri guztiak, bideoa eta bestelako informazinoa www.bertsomovieda.com webgunean dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu