FBIk MegaUpload gunea itxi dau

Bizkaie! 2012-01-20 10:51

MegaUpload FBIk zarratu, eta lau lagun atxilotu ditue. MegaUpload artxiboak gordeteko eta deskargetako munduko webgune handiena zan. Anonymousek, protesta moduan, eraso egin deutso AEBetako Gobernuko eta Universal Music enpresako hainbat webguneri. Atxilotutakoen artean, gunearen sortzailea dago, Kim Smith.

MegaUpload FBIk zarratu, eta lau lagun atxilotu ditue. MegaUpload artxiboak gordeteko eta deskargetako munduko webgune handiena zan. Anonymousek, protesta moduan, eraso egin deutso AEBetako Gobernuko eta Universal Music enpresako hainbat webguneri. Atxilotutakoen artean, gunearen sortzailea dago, Kim Smith (Kim Dotcom ezizenekoa); pirateria informatikoko sare kriminal bateko kide izatea leporatuta. Horrezaz gan, egilea eskubideak urratuz 500 miloe dolarreko kalteak egin izana be leporatu jake.

Makina bat webgunek, esaterako, Wikipediak eta Googlek 24 orduz geldi egon ziran, AEBetako SOPA legearen aurka; eta handik egun batera etorri da MegaUploaden itxierea. FBIk emondako azalpenen arabera, MegaUpload zarratzeak ez dauka zerikusirik AEBetako Kongresuak egindako legeagaz.

FBIk adierazo dauenez, MegaUpload egile eskubide urraketen aurka AEBetan inoiz izandako auzi kriminal handienetakoa da. Lau lagun kartzeleratu ditue Zeelanda Barria, eta hainbat sarekada egin ditue AEBetan eta beste bederatzi herrialdetan, berbarako Herbeheretan eta Kanadan. Kim Smith atxilotzeaz gan, Finn Batato 38 urteko eta Mathias Ortmann 40 urteko alemaniarrak eta Bram van der Kolk 29 urteko herbeheretarra atrapatu ditue.

Akusazioaren arabera, bost urtez, erakundeak filmak, musika, telebista saioak, liburu elektronikoak eta sofwarea erreproduzitzen eta banatzen zituzten webguneak kudeatu ditu, eta 175 milioi dolarreko mozkinak lortu izan ditu.

MegaUploadek Hong Kongen eukan egoitzea, eta 150 miloe harpidedun zituan. Webguneak hainbat musikariren babesa jaso dau, Alicia Keysena eta Kanye Westerena, esaterako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu