Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas poeta eta eskultorearen 'Negro contra luz' erakusketea jasoko dau

Bizkaie! 2012-01-19 13:30   Kulturea

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau.

Bilboko Barrainkuako Udaltegiak Mikel Varas eskulture eta poeta bilbotarraren Negro contra luz erakusketea jasoko dau urtarrilaren 23tik 31ra. Erakusketeak izenburu bera daroan eta orain denpora gitxi argitaratu dan liburu-artelanean jasotako artistearen lana batzen dau. Liburu-artelana serie mugatu sinatuan eta zenbatuan argitaratu da. Erakusketearen inaugurazinoa astelehenean, hilaren 23an, arratsaldeko 20:00etan egingo da, eta eskultorea bertan egongo da.

Oraingo honetan, Errekaldeko artisteak bere azken eskultura proiektuak, gogoetak eta poemak hurreratzen deuskuz, bizitza ulertzeko dauen era berezi eta bitxiagaz. Azpimarragarria da zurezko paletakaz egindako Madera de ciudad bere azken bildumea, edo altzairu herdoilezinezko zirriborro handiek itzalezko hitzak sortzen dituen Escritura en el aire lana, Bilbori eskainitako poemak ahaztu barik.

Negro contra luz egitasmoan, liburuaz gan bideo bat be badago, eta lana aurrera eroateko, artisteak honako honeen laguntzinoa izan dau: Kepa Junkera, Joseba Solozabal, Francis Díez (Doctor Deseo), Rafa Rueda, Garikoitz Mendizabal, Blanca Sarasua, Roberto Moso (Zarama), Ismael Urzaiz, Aiora Errenteria eta Piti Imaz (Zea Mays), Ángela Serna, Itziar Minguez Arnaiz, Toti Martinez de Lezea, Néstor Basterretxea eta Mikel Alvira.

Mikel Varas (Bilbo, 1980) Errekalde auzoan jaio zan, eta oraindino gaztea dan arren, formatu handiko bere lanak, artista handien lanen ondoan ikusi ahal izan doguz, Eduardo Chillidaren edo Nestor Basterretxearen lanen ondoan, hain zuzen be. Varas jn.aren artelanetan ohikoa danez, eskulturek poesia bat be izaten dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu