Bilboko Gatazka Gunea itxi dabe

Bizkaie! 2012-01-19 14:35

Bilboko Gatazka Gunea joan dan zapatuan itxi eben. 2006an abiatu zan gunea, 1990an sortutako Likiniano Kolektiboaren lekukoa hartuta, Erronda kalean. Disko, liburu eta fanzineak saltzeaz gan, hainbat kolektiborentzako bilgunea zan. Eguena eta barikuan barriro edegiko dabe, saldu ezin izan daben materiala saltzeko.

Bilboko Gatazka Gunea joan dan zapatuan itxi eben. 2006an abiatu zan gunea, 1990an sortutako Likiniano Kolektiboaren lekukoa hartuta, Erronda kalean. Disko, liburu eta fanzineak saltzeaz gan, hainbat kolektiborentzako bilgunea zan. Kaleko presentzia berreskuratzea izan zan hasiera-hasieratik ekimenaren helburua, eta poderearen aurkako kolektiboen bilgunea izatea. Jarduera hasi eta gitxira, proiektuaren alor kolektibo eta politikoena ondoratu zan, autortu dabe Gatazka Gunekoek itxiera komunikatuan.

Eguneroko betebeharrek aurrea hartu eutsoen ganerako asmoei, lokala mantentzearen eguneroko zereginek eztabaida politikoari zuzenduriko tartea desagerrarazo eben. Dana dala, gunea zarratzeko zergaiti nagusia ekonomikoa dala onartu dabe. Esperientzia hau amaitutzat emotera bultzatu gaituen arrazoi erabagiorra ekonomikoa izan da. Likiniano alkartearen lekukoa hartu genduanean bagenkien egoera ekonomikoa ez zala baikorra, baina ez zen inondik be hondagarria. Likinianok bere finantza une gozoenetan funzionau eban, neurri handi batean, musikeari esker; baina, Gatazka dobako musika deskargen itzalpean egon da, azaldu dabe.

Baina, Gatazkaren krisia ez da ei da ekonomikoa bakarrik izan: Gatazkaren krisia egiturazkoa be bada, orain arte izan dogun eredua ez da bideragarria, ez behintzat izan beharko leukan mailan.

Lokala zapatutik itxita badaho be, asteon, eguena eta barikuan barriro edegiko dabe, saldu ezin izan daben materiala saltzeko. Horrezaz gan, azkenengo egunean omenaldi antzekoa egingo dabe, antzerki eta musika emonaldi bategaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu