Capsula: Bilbotik Bogotá-ra euren rock gordina erakusten

Bizkaie! 2012-01-20 09:36   Musikea

Bidaia aprobetxatuz taldearen hurrengo diskoa izango dana grabauko dabe, hau da, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars, David Bowieren kantuen interpretazino personala. Lan horretan barriro be John Agnello izango dabe produkzino lanetan. Grabazinoa, New Yorken, WaterMusic estudioan egingo dabe.

Capsula talde bilbotartuak bi kontzertu jentetsu eskaini ditu asteon Kolonbiako uriburuan, Bogotá-ko (Kolonbia) Festival Centro Jaialdian. Baina ez da hau itsasoz harago egingo daben ekinaldi bakarra, izan be, martian AEBtara bueltauko dira. Bertan Austin, Texasen 13tik 18ra izango dan SXSW jaialdian hirugarren aldiz hartuko dabe parte.

Bidaia aprobetxatuz taldearen hurrengo diskoa izango dana grabauko dabe, hau da, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars, David Bowieren kantuen interpretazino personala. Lan horretan barriro be John Agnello izango dabe produkzino lanetan. Grabazinoa, New Yorken, WaterMusic estudioan egingo dabe. Grabazino leku horretatik musikari ugari pasau dau, Allman Brothers, Franz Ferdinand, John Cale edo Sonic Youth modukoak. Gaizka Isunza, Audience taldeko kidea be hurreratuko da grabazinoan parte hartzeko.

Beste alde batetik, taldearen lehenengo hiru diskoak, Sublime (1999), Yudoka (2000) eta Capsula (2002) berrargitaratu egingo ditue. Horretarako diseinu barriak egin dira. Kantuek, bergrabau eta barriro nahastau ondoren soinu gaurkotua hartu dabe, Capsularen 2012ko grabazinoak irudituz. Gainera argitaratu bako kantuak be izango dira entzungai, bai biniloan eta bai CDan.

Azkenaldion Bilbon bizi badira be argentinarrak dira jaiotzez. Sorterrian hiru disko atara zituen eta hemen Songs & Circuits izeneko lana emon dabe argitara. Jantzarako musikea, Power rock-a eta 70etako hegoamerikar psikodelia nahasten dituan musikea egiten dabe, soinu elektronikoakaz buztartuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu