Larregi, Nabil, Boys os Birle, Basaki eta Ion Barrokal eta The Uskis taldeak Ibilaldiaren abestia egiteko lehiaketearen azken txanpan

Bizkaie! 2012-01-20 13:17   Musikea

www.ibilaldia.net webgunean Abestia atalean sartu, aukeratutako 5 abestiak entzun eta edozeinek dauka botoa emoteko aukerea. Botoak urtarrilaren 30era arte emon ahal izango dira, urtarrilaren azken egunean dana antolatu eta zezeilaren 1ean ezagutarazoko da irabazlearen izena.

Aurkeztutako 26 abestien artean 5 aukeratu ditu Itxaropena Ikastolako epaimahaiak. Ibilaldiko Kultur Batzordeko 5 kidegaz batera Jon Mikel Arronategi Ken Zazpi taldeko kidea, Gaizka Salazar Gatibu taldeko kidea, Iñigo Muguruza eta Baga Biga musika ekintzak enpresako kide bat izan dira 26 abesti horreen artean 5 aukeratzearen arduradunak.

Epaimahaikideek jakinarazo dabenez, ez da lan erraza izan, doinu guztiak kalidadezkoak eta gogoz sortuak izan dira. Talde gehienen esfortzua txalotu dabe epaimahaikideek, ikastoleari buruzko datuak bilatu ditue, herri eta inguruari buruz gehiago jakin nahi izan dabe abestiak sortzerako orduan.

Epaimahaikideek publikoari pasau deutsie lekukoa, gaurtik aurrera www.ibilaldia.net webgunean Abestia atalean sartu, aukeratutako 5 abestiak entzun eta edozeinek dauka botoa emoteko aukerea, beraz, papelak ordenagailuari itxiko deutso bidea, Ibilaldiak aurten teknologia barriei eta batez be Interneten hartu-emonak beste modu batean izateko sortuak diran 2.0 erremintei egin nahi deutse keinu, beraz, Internet izango da azken aukeraketa honetan be bidelagun. Botoak urtarrilaren 30era arte emon ahal izango dira, urtarrilaren azken egunean dana antolatu eta zezeilaren 1ean ezagutarazoko da irabazlearen izena.

Talde irabazleak 2012ko Ibilaldiko kantua egitearen ohorea izango dau, abestia behar bezela grabau eta antolatzaileek sortutako bideoagaz batera zabalduko dabe.

Irabazleez gan, azken txanpara heldu diran 5 taldeek eukiko dabe Ibilaldi egunean kontzertua eskaintzeko aukerea; Itxaropena Ikastolako Kultur Batzordeko kideek lekurik aproposena bilatu eta edonork entzun ahal izango ditu maiatzaren 27an, Trapagaranen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu