Euskerea berbagai Kaliforniako Unibersidadean

Bizkaie! 2012-02-06 13:09   Euskerea berbagai

Kaliforniako UCSB, Santa Barbara Unibersidadeak ama-hizkuntzei buruzko biltzarra antolatu dau zezeilaren 23 eta 24rako eta Etxepare Euskal Institutuak eta unibersidadeak daben hitzarmenari esker, euskereak presentzia nabarmena izango dau aurten.

Kaliforniako UCSB, Santa Barbara Unibersidadeak ama-hizkuntzei buruzko biltzarra antolatu dau zezeilaren 23 eta 24rako eta Etxepare Euskal Institutuak eta unibersidadeak daben hitzarmenari esker, euskereak presentzia nabarmena izango dau aurten.

Etxepare Institutuko iturriek jakinarazo dabenez, zezeilaren 23an, Oscar Alvarezek (Euskal Herriko Unibersidadea) Are We Worse than Pagans? How Mission Law Helped Basques Baptize their Children in their Own Language berbaldia eskainiko dau, euskal izenak jarteko izandako oztopoei buruz. Egun berean, Xabier Irujok (Nevadako Unibersidadea, Reno, AEB) A Legal History of Basque izango dau berbagai, euskerearen historian sakonduz.

Eneritz Zabaletak (Paueko Unibersidadea) eta Iñigo Urrutiak (Euskal Herriko Unibersidadea) zezeilaren 24an hartuko dabe parte biltzarrean. Euskereak Frantzian dauen egoerea eta globalizazinoak dauen eraginaren gainean berba egingo dabe, hurranez hurran, Status of the Basque in France eta Counteracting Language Globalization in Media izenburuko berbaldietan.

Biltzarraren aurretik be euskaldunak protagonista izango dira Santa Barbaran, izan be, zezeilaren 6an, Christine Echeverria Benderrek XVI. mendeko euskal bale-arrantzaleei buruz Kanadan egin dituan ikerketak jorratuko ditu Kaliforniako Unibersidadean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu