Irailaren 11ra arte dago zabalik Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketan lanak aurkezteko epea
2009-07-06 15:08 BarriakHonezkero argitaratu ditue Lekeitioko XXXII. Euskal Zine Bideo Bilera lehiaketara aurkeztutako lanek bete behar izango dituen oinarriak. Hainbat ezaugarriren artean, lanak euskeraz eginikoak izan beharko dabe, DVD formatoan aurkeztu beharko dira eta ezin izango dabe 30 minutu baino luzeagoak izan.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno zientzia fikzinozko literatur lehiaketearen 21. edizinoa deitu dau
2009-07-06 14:24 KultureaLehiaketearen aurreko edizinoan, 64 kontakizun aurkeztu ziran, guztiak gaztelaniaz idatzita. Hainbat lekutatik bialdu zituen: Argentina (7), Kuba (4), Mexiko (2), Peru (2), El Salvador (2), Txile (1), AEB (1), Alemania (1) eta Espainiako hainbat lekutatik (44). Lanen artean aitagarria da EHUra atxikitako sei personak parte hartu ebela.
Gidabaimena euskeraz: emon bidea euskereari
2009-07-06 14:00 Euskerea berbagaiAurrerantzean, Bermeoko eta Mundakako herritarrek gidabaimena euskeraz preparau ahal izango dabe. Hainbat eragileren alkarlanari esker, gidabaimena euskeraz preparau gura dauenak bere esku izango dau materiala, bai teoria liburua, bai testak egiteko programea, baita azterketea euskeraz egiteko aukerea be.
Baionako Udako Ikastaroetan bost ikastaro eta mintegia izango dira asteon
2009-07-06 11:44Azken buruan, Baionako ikastaroei agurra emoteko bakarrizketa saio bat eta The Sparteens taldearen kontzertua izango dira AEKren Kalostrape ostatuan.
Texaseko Unibersidadeko 27 ikasle EHUko Kimika Fakultatean egongo dira garagarrilaren 14tik abuztuaren 20ra
2009-07-06 11:21'Summer School' izeneko ekimena Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saileko Maria Jose Fernandez-Berridi eta Maria Dolores Gurruchaga irakasleek koordinau dabe eta aurten egingo da lehenengo aldiz. Halan da be, bi unibersidadeen artean sinatutako akordioak bost urteko indarraldia dauka.
Zumetak surrealismoa eta errealismoa batu ditu 'Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart' erakusketan
2009-07-06 11:00 KultureaOi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan.
Patxi Usobiaga, lehenengoz munduko txapeldun
2009-07-06 10:44 Euskaldunak munduanAzken hiru munduko txapelketetan zilarrezko dominea lortu ondoren, Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak eskaladako lehenengo Munduko Txapelketea irabazi dau Xiningen (Txina) 5.000 lagunen aurrean.
Zuzendari gazteen film laburrak proiektauko dira 'Gaurik laburrena' emonaldian
2009-07-03 16:45 BarriakAurten be, zinezaleek 'Gaurik Laburrena' film laburren emonaldiaz gozau ahal izango dabe Getxon, garagarrilaren 6an eta 7an. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen 26 film labur eskainiko dira. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da.
Imanol Igeregi izentau dabe Ikastolen Kooperatiba Europar barriaren zuzendari
2009-07-03 15:32Aurrerantzean jentaurrean Ikastolen Elkartea legez ezagutuko dan erakundearen egitura funtzionala, honezkero, osotzen hasi da. Kooperatiba barriak, egun, 93 ikastola batzen ditu, Bizkaikoak (21), Gipuzkoakoak (28), Arabakoak (6), Nafarroakoak (14) eta Iparraldekoak (24).
'Itoiz suite', Itoizen musikea Bilboko Orkestra Sinfonikoarentzat idatzia
2009-07-03 15:31 Musikea'Itoiz suite' obrearen aurkezpen mundiala, datorren abuztuaren 22an izango da Abandoibarran, Bilboko Aste Nagusiaren barruan
Itoizen publikoa beti gogoan egindako lana da egileak autortu dauenez eta, esangura horretan, taldearen musikea inspirau eban rockaren estetikea gordetea eta orain 20-30 urteko inozentzia, freskurea ez galtzea izan dira Juan Carlos Perezen ardura nagusiak.
Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak eskainiko ditu Getxoko Udalak
2009-07-03 11:36 Euskerea berbagai'Diru-laguntzinoak Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren barruan kokatzen dira, euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko. Neurriek getxotarren hizkuntza-gaitasuna eta euskeareagazko motibazinoa eta interesa be areagotu gura dabe', azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.
Getxoko Udalak 'Eroan euskaraz!' kanpainea abiarazo dau merkatarien eta herritarren arteko alkarreragina sustatzeko
2009-07-03 10:53 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskara zerbitzuak Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren barruan 'Eroan euskaraz! Hablar euskera se lleva!' lelopeko kanpainea jarriko dau martxan garagarrilean, oraingoan mertzeria, jantzi-denda, zapata-denda, jostailu-denda, kirol-denda eta edergintza dendetan.
'II. Musika Mahastietan' Arabako Errioxan garagarrilean
2009-07-02 18:13 MusikeaEkitaldi honen ezaugarri bereizgarriena hauxe da: kontzertuak eszenatoki naturaletan izango dirala, Arabako Errioxa eskualdean betibe, ilunabarraren (eta batzuetan gauaren) ukutu bereziagaz. Kontzertuetan hainbat musika-estilo nahastauko dira, eskualdearen paisajean txertatuz.
Gasteiz zirku erraldoia izango da garagarrilean
2009-07-02 17:14Garagarrilaren 4tik 12ra, munduko zenbait lekutako 4.000 inguru malabarista batuko dira Arabako uriburuan, Europako Malabaristen 32. Konbentzinoaren harian. Zortzi egunak bizi-biziak izango dira, eta, zirkuko zenbait diziplina ikusgai egongo diranez, oso gatxa izango da aspertzea.
Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxor izentau dabe
2009-07-02 15:45Aste Nagusia beste 44 hautagaigaz egon da lehian, besteak beste Sanferminakaz, Cadizeko Inauteriakaz edo Santiago Bideagaz. Danetara, 14.027 boto jaso ditu Bilboko Aste Nagusiaren hautagaitzeak. Sailkapenean bigarren, Leongo Filandón (12.687) izan da eta hirugarren, barriz, Santiago Bidea (11.893).
Zinea Euskeraz programeak astegoien honetan emongo ditu lehen pausuak erkidegoko hainbat aretotan
2009-07-02 14:27 BarriakZinea Euskaraz ekimenaren helburuak ondokoak dira: EAEko zine areto komertzialetan estreinauko diran pelikulak euskeraz bikoiztu eta eskaintzea, film barrien gaztelaniazko estreinuakaz batera euskerazko bertsinoak be eskaini ahal izatea eta, horrezaz gan, kaleratzen diran DVD komertzialetan euskerazko bandea gehitzea.
'The Gories' eta 'Oblivians' talde estadubatuarrek Bilboko Kafe Antzokian joko dabe zapatuan
2009-07-02 12:45 MusikeaTaldeek disko esanguratsuak plazaratu ditue, Goner, Crypt eta In The Red Records zigiluakaz, besteak beste. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips taldeek, berbarako, euren eragina daukiela esan daiteke. Kontzertua 21:30ean izango da, 22 euroan.
Telefonica Bandera - Bilbo Hiria Sari Nagusiagaz hasiko da zapatuan San Miguel Ligea
2009-07-02 11:17Orio da Telefonica Bandera - Bilbo Hiria estropadan garaipen gehien lortu dituan taldea, hiru garaipen, hain zuzen. Astillerok eta Castrok bina bandera lortu ditue, eta ondoko traineruok estropada bana irabazi dabe: Urdaibai, Pasai Donibane eta Hondarribia.
Berrogeta lau bertsolarik emon dabe izena Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako
2009-07-02 10:28 BertsolaritzeaHamalau saiotako txapelketea izango da eta, 2005eko arrakastea errepetiduteko asmoz, BECen izango da finala. Txapeldun barria nor dan abenduaren 13an jakingo da.
Dobako 'wifi' zerbitzua jarri dabe Gasteizko udal zentro eta bulegoetan
2009-07-01 15:25El Pilar, Judimendi, Arana, Hegoalde, Arriaga, Aldabe eta Iparralde udal zentroetan erabili ahal izango da 'wifi' zerbitzua, baita udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, Gazte Informazinoko Udal Bulegoan, Uri Espazioan eta Montehermoso Kultur Zentroan be. Datozan egunotan, zerrenda horri Lakua gehituko jako eta Ibaiondo udal zentroak be eskainiko dau zerbitzua inauguretan danean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...