'Guggenheim Bilbao horma' lehiaketako bost irabazleak laster hasiko dira beharrean
2012-03-13 10:05 KultureaEduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Cristian Villavicencio/Irantzu Sanzo dira Guggenheim Bilbao horma lehiaketako irabazleak, eta euren lanak ikusgai izango dira museoko 103B aretoan, martiaren 27tik abenduaren 16ra arte.
Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Cristian Villavicencio/Irantzu Sanzo dira Guggenheim Bilbao horma lehiaketako irabazleak, eta euren lanak ikusgai izango dira museoko 103B aretoan, martiaren 27tik abenduaren 16ra arte.
Lehiaketako epaimahaia Josu Rekalde EHUko Arte Ederren Fakultadeko Dekanoak, Juan Zapater BilbaoArteko zuzendariak, Alicia Fernández Rekalde aretoko buruak eta Petra Joos Guggenheimeko Arte Jardueren zuzendariak osotu dabe.
Danetara, epaimahiak 75 proposamen aztertu ditu, horreetatik aitatutako bostak aukeratu dira. Lehiaketeak BBKren babesa euki dau. Aurkeztutako proiektuen maila gorena azpimarratu dabe epaimahaikideek, eta danen artean bost irabazleak erabagiteko zailtasuna bere bai.
Martiaren 27tik apirilaren 22ra Eduardo Hurtadok Wandervögel lana erakutsiko dau. Pintura parte-hartzea da, Europako gazteen mobimentu bateko ikonoa ardatz daukana, Wandervogel taldea, hain zuzen be. Memoriaren berreskurapena eta lehenaldia kontetearen ganeko gogoeta-lana da.
Maiatzaren 1etik 27ra Alvaro Gilen Zuk zeuk egin eskultura-proiektua izango da ikusgai. Arte-prozesueko serie-errepikapenetan sakonduko dau lanak, do it yourself (zuk zeuk egin) kulturearen testuinguruan.
Irailaren 11tik urriaren 7ra Zuhar Iruretagoienaren 103 aretorako berariaz egindako proiektua Laidoak lana izango da. Alkarlotutako proiekzino bi dira; nahi doguna lortzeko jasan geinkezan laidoak eta tratu txarak agiri dira.
Urriaren 16tik zemendiara11ra erakusgai izango da Alain Urrutiaren 103 B proiektua. Egunerokoan oinarritutako irudien tamaina handiko pinturea da, eta ikuslearen behatzeko gaitasuna ikertzen dau.
Zemendiaren 20tik abenduaren 16ra, 360º proiektua aurkeztuko dabe Cristian Villavicenciok eta Irantzu Sanzok. Bideo-emonaldi bik osotzen dabe proiektua, Guggenhmein museoagaz eta haren inguruagaz zerikusia dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!