Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Orbe auziaren ingurukoak' nobela baltza kaleratu barri dau
2012-03-15 11:03 KultureaIñaki Irasizabal idazle durangarrak aurkeztu barri dau Orbe auziaren ingurukoak nobela baltza, Elkar argitaletxeagaz. Joseba Orbe idazlearen hilketea da istorioaren abiapuntua; hurrengo eleberriak polemika handia izango dauela iragarri dau, eta handik gitxira mendian hilda topauko dabe. Kasuak zeresan handia emongo dau, bai gizartean bai komunikabideetan.
Iñaki Irasizabal idazle durangarrak aurkeztu barri dau Orbe auziaren ingurukoak nobela baltza, Elkar argitaletxeagaz. Joseba Orbe idazlearen hilketea da istorioaren abiapuntua; hurrengo eleberriak polemika handia izango dauela iragarri dau, eta handik gitxira mendian hilda topauko dabe. Kasuak zeresan handia emongo dau, bai gizartean bai komunikabideetan.
Nobela beltzak idazterakoan, Irasizabalek garrantzi handia emoten deutso bai argumentuari bai ikuspuntu desbardinak erabilteari. Ardura etiko eta penalen arteko diferentziei buruzko hausnarketea egin nahi neban kasu honetan. Horri bueltak emoten nengoala, gazteen eta helduen arteko lege tratamenduaren desbardintasuna etorri jatan burura, eta argi ikusi neban hor istorio on bat egoala, azaldu dau egileak.
Istorioa idatzi orduko Irasizabalek argi zituan hari nagusiak, zehaztasun batzuk aldatu ditu eta personaiak gehitu, baina hasieratik nahiko garbi neukan dan, nobela laburrak idaztearen abantailea. Irasizabelen ustez, nobelak garaiaren eta gizartearen isla dira neurri handi batean, horrek beti dauka eragina testuan. Gaur egun gizarte mediatiko batean bizi gara -dino idazleak- hedabideek, eta telebisinoak batez be, pisu handia dauke gure bizitzetan, telebisinorik ikusten ez dabenen bizitzetan bere bai.
Orbe auziaren ingurukoak lan barriaz gan, ondoko lanak kaleratu ditu Irasizabalek: Ezin joan (2003, Hiria), Borrokaren baitan (2002, Hiria), Berebereen alfonbra (2003, Hiria), Burua txoriz beterik (2004, Elkar), Mendaroko txokolatea (2005, Elkar), Gu bezalako heroiak (2009, Elkar) eta Igelak benetan hiltzen dira (2011, Elkar).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!