'Puppyk be 15 urte' argazki lehiaketea abian jarri dau Guggenheim Bilbao Museoak
2012-03-14 16:28Martiaren 15etik apirilaren 15era bitartean, Museoaren Facebook gunean, partaideek 1997tik gaur arteko argazkiak igon behar ditue, Puppyren ondoan bizitako momentu gogoangarri bat jasoten dabenak.

Museoaren 15. urteurrena ospatzeko jardueren artean, Jeff Koons artistearen Puppy txakurra protagonista dauen argazki-lehiaketea antolatu dau Guggenheim Bilbao Museoak. Lehiaketeak Samsung-en eta Meliá Bilbao Hotelaren lankidetzea izan dau, eta martiaren 15etik apirilaren 15era bitartean izango da, Museoaren Facebook gunean. Partaideek 1997tik gaur arteko argazkiak bialdu behar ditue, Puppyren ondoan bizitako momentu gogoangarri bat jasoten dabenak.
Facebook-eko zaleek gehien bozkatutako 50 irudiak Museoko areto batean ikusgai izango dira maiatzean. Era berean, aurkeztutako argazki guztien artean hiru aukeratuko ditu epaimahai batek. Horreek be ikusgai izango dira, eta, gainera, sari bana emongo jake irabazleei: lehen saria Samsung NX200 argazki-makina bat izango da, bigarrena astegoien bateko egonaldia Meliá hotel batean (begiratu zerrendea lehiaketearen oinarrietan), eta hirugarrena Samsung MV800 argazki-makina bat.
Lehiaketan esku hartzeko Museoaren Fabebook gunearen 'zale' izatea nahitaezkoa izango da, argazkia Puppy lehiaketearen fitxan igon eta bi hitzetan, euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez, azaldu argazkia zergaitik dan berezia (gehienez 190 karaktere).
Epaimahaiaren erabagia 2012ko apirilaren 19an argitaratuko da Museoaren Facebook gunean. Lehiaketaren oinarriak hemen dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!