Lea Artibai eta Durangaldeko taldeak izango dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako finalean

Bizkaie! 2012-03-14 16:18   Bertsolaritzea

Amaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak. Martiaren 13an eta 14an egin ziran finalaurrekoan. Derion eta Markinan. Finalerako Lea Artibai eta Durangaldeko taldeak sailkatu dira.

Amaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak. Martiaren 13an eta 14an egin ziran finalaurrekoan. Derion eta Markinan. Finalerako Lea Artibai eta Durangaldeko taldeak sailkatu dira.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketea eskualdeka jokatzen da, eta aurton zazpi talde hartu dabe parte: Enkarterri, Arratia, Durangaldea, Bilboaldea, Busturialdea, Ipar Uribe eta Lea Artibai.

Martiaren 13ko finalaurrekoa Derion egin zan, Txorierri Institutuan. Ehun bat ikasle batu ziran aretoan. Ondoko bertsolariek kantau eben saioan:

IPAR URIBE

LEA ARTIBAI
18 urtera arte Unai Mendiburu
Paule Loizaga
Imanol Uria
Nerea Ibarzabal
Josune Aramendi
Elene Lejarzegi

19-24 urte bitartean

Inazio Vidal
Peio Arondo
Peru Vidal
Jokin Arbe
Eneko Arrate
Xabier Iturraspe

Eta hemen taldeen puntuazinoak:

IPAR URIBE LEA ARTIBAI
18 urtera arte

149

176
19-24 urte bitartean 184 209
Guztira 333 385

Gaur, hilak 14, Markinako saioan 200 ikasle inguru izan dira. Hemen, parte hartu daben bertsolariak:

DURANGALDEA BUSTURIALDEA
18 urte arte Txaber Altube
Igor Uruburu
Ane Alegria
Koldo Gezuraga
Eneko Aldama
Asier Galarza
19-24 urte bitartean Aitor Bizkarra
Julen Sololuze
Eñaut Uruburu
Gurutz Uruburu
Nagore Beitia
Jone Larrinaga

Eta hemen lortutako puntuazinoa:

DURANGALDEA BUSTURIALDEA
18 urte arte 148 130
19-24 urte bitartean 210 176
Guztira 358 306

Lea Artibai eta Durangaldeko taldeen arteko finala martiaren 23an jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Sarrerea dobakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu