Ipar Kutxak Anbotoren Kudeatzaile Birtual barria bereganatu dau bezeroei ohiko eragiketetan laguntzeko

Bizkaie! 2012-03-13 16:46

Sistemeak teklatuaren bidez sartutako ia edozein testu ulertzeko dauen gaitasuna da tresna barritzaile honen balio erantsi nagusia, norberak berba egiteko dauen era bereziaren gainetik eta hutsegite ortografikoen gainetik. Laguntzaile birtuala esaldien zentzua ulertzeko gauza da, Anbotok garatutako azterketa linguistikoko teknologia esklusiboari esker.

Ipar Kutxa da, munduan aintzindaritzat joten dan Anboto euskal informatika-enpreseak garatutako hizkuntzea ezagutzeko sistema iraultzailea bereganatu dauen lehenengo banku-erakundea. Tresna barritzaile honi esker, eta Gartner-ek The evolution of online Commercial Banking izenekoan erabiltzaileakazko hartu-emonak hobetzeko luzatu eban aplikazinoak erabiltzearen aldeko gomendioaren haritik, kutxako bezeroek, langile birtual bategaz chat saioa simulatuz, eragiketarik ohikoenak egin ahal izango ditue (saldoa eta mobimentuak konsultau, transferentziak baimendu, kontu eta txarteletako mobimentuen laburpenak...).

Sistemeak teklatuaren bidez sartutako ia edozein testu ulertzeko dauen gaitasuna da tresna barritzaile honen balio erantsi nagusia, norberak berba egiteko dauen era bereziaren gainetik eta hutsegite ortografikoen gainetik. Laguntzaile birtuala esaldien zentzua ulertzeko gauza da, Anbotok garatutako azterketa linguistikoko teknologia esklusiboari esker. Kontzeptuak identifiketea da teknologia horren helburua, adierazoteko erabilten diran berben gainetik.

Lehenengo etapan, Kudeatzaile Personal Birtualak, erabiltzaileak jagoken gako personalagaz identifikau ondoren, bankan ohikoenak diran lau eragiketa-mota egiteko aukerea eskainiko deutse Ipar Kutxako bezeroei (saldo erabilgarriaren eta kontuetako mobimentuen konsultea; norberaren nahiz besteren kontuetarako transferentziak; kreditu-txarteletako mobimentuen konsultea, eta epealdi jakin bati jagokozan mobimentuen laburpena eskuratzea), horretarako behar daben testua tekleatuz. Sistemeak era personalizatuan erantzungo deutse testu-mezuen bitartez, Anbotok teknologia semantikoetan eta Hizkuntza Naturalaren prozesamenduan (HNP) oinarrituta patentau dauen teknologia saritua erabiliz.

Erakundeak aurreikusi dauenez, apurka-apurka aukera barriak sartuz joango dira, banku-eragiketei jagokezanak nahiz aholkularitza personalizatukoak, ahotsa ezagutzeko sistemea barne. Honen bidez, kutxako langileakazko hartu-emon zuzenetan dagoan zerbitzu-kalidade lortu nahi da Interneten be.

Hori guztia arazorik barik lortu ahal izango da Ikernek (laguntzaile birtuala) eskainiko dituan ahalbideei esker: erabiltzaile bakotxari aholkularitza personalizatua emotea, ohartarazpenak egitea komenidu danean, preminen araberako produktu eta zerbitzuei buruzko gomendioak emotea eta segurtasuna zaintzea, adibidez ohikoak ez diran mobimentuen eta zorpekoen barri emonez.

Ikerneren laguntzaz, Ipar Kutxaren webguneak internautek egindako 30.000 konsulta baino gehiagori erantzun eutsen 2011 urtean. On-line dabilzan bezeroei jagokenez, kutxako kontuen edo bestelako finantza-produktuen titularren % 27 banka elektronikoko zerbitzuetan alta emonda dagoz, eta horrenbestez, 35.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago dagoz.

Iñaki Ruiz Merkataritza-Kanalen eta Metologiaren Zuzendariaren berbetan, ekimen berri honen bidez, Ipar Kutxak eutsi egiten deutso eten digitala gainditzen lagunduko dauen teknologia lagungarriago baten aldeko apustuari, adinagaitik, kulturagaitik edo ordenagailuak erabilten ez jakiteagaitik informazino eta komunikazinoko teknologia barrietatik kanpo geratu diran bezeroak erakarteko asmoz.

Xabier Uribe-Etxebarria Anboto enpresako CEOaren esanetan, hauxe da bere lanaren arrakastearen gakoa, Ipar Kutxaren filosofiagaz bat datorrena: Hizkuntza, kultura, ezintasun edo teknokulturearen gainetik, persona guztiei informazinorako, zerbitzuetarako eta komunikazinorako sarbidea erraztea, giza-komunikazinoa simuletan dauen teknologiagazko komunikazino-modu ahalik eta lagungarrienaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu