Creativity Meeting Point, Bilbo sormen industrien topaleku

Bizkaie! 2012-03-14 13:51   jardunaldiak

Creativity Meeting Pointen laugarren edizinoak Bilbo sormen industrien nazinoarteko topalekua bihurtuko dau egunotan, martiaren 15era bitartean. Hainbat enpresek industria arloan daukezan esperientzia barritzaileak izango ditue berbagai Bilboko Itsas Museoan. Besteak beste, robotikea, diseinua, kulturearen ekonomia eta sormena landuko ditue nazinoarteko makina bat adituk.

Creativity Meeting Pointen laugarren edizinoak Bilbo sormen industrien nazinoarteko topalekua bihurtuko dau egunotan, martiaren 15era bitartean. Hainbat enpresek industria arloan daukezan esperientzia barritzaileak izango ditue berbagai Bilboko Itsas Museoan. Besteak beste, robotikea, diseinua, kulturearen ekonomia eta sormena landuko ditue nazinoarteko makina bat adituk. Sormen industriak bultzatzea helburu dauen Creativity Zentrum alkarteak antolatu dau topaketea.

Martiaren 13an robotikea izan zan berbaldi eta jardueretako gai nagusia. Eguaztenean, hilak 14, kulturearen ekonomiaren ganean jardungo dabe adituek.

Pier Luigi Sacco Milango Unibersidadeko Arte, Merkatu eta Ondarearen Fakultadek dekano eta Kulturaren Ekonomian katedradunak berbaldia eskainiko dau; eta Sara Freitas Serious Games Instituteko ikerkuntza zuzendariak eta Jurrian van Rijswijk Game Entertainment Europe eta Games Factory Onlineren sortzaileak Serious Games izeneko bideo jokoen ganean berba egingo dabe. Eguenean, martiak 15, Erresuma Batua izango da protagonistea, Sofia Bustamante London Creative Labsen ordezkariaren eskutik.

Egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu