Ibon Sarasola hizkuntzalari eta idazleak Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-03-15 13:43   sariak-autortzak

2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau Ibon Sarasola (Donostia, 1946) hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak. Epaimahaiak Sarasolaren zintzotasun zientifikoa azpimarratzeaz gan, bizitza osoan euskerearen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu dau

2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau Ibon Sarasola (Donostia, 1946) hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak. Sariaren azkenengo edizinoa Giza eta Gizarte zientziari jagokon, eta irabazleak 40.000 euroko saria jasoko dau.

Epaimahaiak Sarasolaren zintzotasun zientifikoa azpimarratzeaz gan, bizitza osoan euskerearen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu dau. Koldo Mitxelena zanak deituta, hasieratik hasi zan lanean Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia egitasmoan, eta Mitxelena hil ostean proiektu horren arduraduna izan zan, 1991tik azken liburukia argitaratu arte, 2005 arte. Behar hori, hain zuzen be, hartu dau kontuan epaimahaiak: Gauza gitxi egin daiteke euskal ikasketetan harek sortutako materialetara jo barik.

1988an izentau eben euskaltzain oso. EHUko euskal filologiako katedraduna da. Poesia, nobelea eta saiakerak argitaratu ditu, tartean, Euskara batuaren ajeak (1997, Elkar), Gerraondoko euskal poesiaren antologia. 1945-1964 (1973, Lur) eta Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza (irakurlearentzat gidaria) (1975, Kriseilu). Gaur egun, Ibon Sarasola Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoaren zuzendaria da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu