Bilboko Bizkaia frontoiak 43.000 lagun batu ditu urtebetean

Bizkaie! 2012-03-19 17:33

Bizkaia frontoiak urtebete egin dau, eta danetara, 43.000 zale batu dira hileotan, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez. Bilboko Miribilla auzoko eraikinean 20 pelota partidu jokatu dira, eta palako, 33.

Bizkaia frontoiak urtebete egin dau, eta danetara, 43.000 zale batu dira hileotan, Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez. Bilboko Miribilla auzoko eraikinean 20 pelota partidu jokatu dira, eta palako, 33.

Frontoia 2011ko martiaren 5ean inaugurau zan, eta lehenengo partidua hilaren 19an jokatu zan, hain zuzen be, Binakako Txapelketako finalaurrekoetako lehenengo jardunaldiko partidua, Olaizola II.a-Begino eta Martínez de Irujo-Merino bikoteen artean.

Hasierako aurreikuspenak gainditu egin dira, bai ikusle bai partidu kopuruari jagokonez. Horrezaz gan, Bizkaiko federazinoetako kirolariek frontoia erabilteko aukerea euki dabe, astean 24 orduz.

Urte honetan jokatutako esku pelotako 20 partiduen artean bost finalak izan dira. Binakako, Eskuz Banakako eta Lau t'erdiko txapelketetako hiru final, Bizkaia Txapelketako finala eta Aste Nagusiko Txapelketako finala eta zazpi finalaurreko izan dira, hain zuzen. Palako 33 partidu izan dira, eta horreetatik hiru txapelketetako finalak izan dira, tartean, Binakako Ligako finala, Bizkaia Txapelketako finala eta Aste Nagusiko Pala Txapelketako finala

Ganera, abenduan Munduko Pelota Batzarraren Nazinoarteko Txapelketea bertan jokatu zan. Lehiaketan, besteak beste, Uruguai, Venezuela, Mexiko, Txile, Amerikako Estadu Batuak, Australia eta Euskal Herriko pelotariek hartu eben parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu