'Elhuyar' aldizkariak webgune barria estreinau dau
2012-03-16 10:05Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune barria estreinau dau, aldizkaria.elhuyar.org helbidean. Elhuyar zientzia eta teknologia gaiak euskeraz eta dibulgazino-mailan argitaratzen dituan agerkari bakarra da. Papeleko bertsinoan jasoten diran edukiak sarean dagoz webgunean, gura dauenaren esku.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune barria estreinau dau, aldizkaria.elhuyar.org helbidean. Elhuyar zientzia eta teknologia gaiak euskeraz eta dibulgazino-mailan argitaratzen dituan agerkari bakarra da. Papeleko bertsinoan jasoten diran edukiak sarean dagoz webgunean, gura dauenaren esku.
Euskal Herriko zientzialari, ikerlari eta adituen ahotsak batzen ditu aldizkariak, eta euskal ikerketearen eta ikertzaileen barri jaso eta zabaltzen dau. Ganera, irakurleak Euskal Herriko komunidade zientifikoa ezagutzeko aukerea izango dabe. Elhuyar aldizkariaren webgunean ondoko edukiak dagoz irakurgai: albisteak, erreportajeak, alkarrizketak, eritxiak, istorioak, liburuak eta argazkiak. Aldizkariaren papeleko bersinoko atal guztiak jasoko dira webgunean, eta eduki osogarria eskainiko dau.
Elhuyar Fundazinoko iturriek azaldu dabenez, webguneak hiru helburu nagusi ditu: irakurle eta harpidedunei zerbitzu osogarriak eskaintzea; aldizkariaren eta irakurleen arteko komunikazinoa eta alkarreragina sustatzea; eta gune baliagarria izatea aldizkariaren kolaboratzaileentzat.
Elhuyar edonork irakurri ahal izango dau, aldizkaria aldizkaria.elhuyar.org helbidean, baina harpidedunei zerbitzu osogarriak eskaini gura deutsoz Elhuyar Fundazinoak. Halanda ze, harpidedunek aldizkariaren edizino digitala deskargau leikie; eduki osogarria irakurri ahal izango dabe (iturriak, bibliografia, bideoak, gaiagaz lotutako albisteak eta abar); eritxiak emoteko bidea izango dabe eta harpidetzearen datuak kudeatzeko gunea erabili ahal izango dabe.
Horrezaz aparte, martiaren 15etik apirilaren 15era bitartean Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko harpidedun egiten diranak, tableta baten zozketan sartuko dira. Harpidetzea Internet bidez egiteko, aldizkaria.elhuyar.org webgunean sartu behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!