Getxoko Udalak webgunea barritu dau

Bizkaie! 2012-03-20 13:10

www.getxo.net webgunearen bisiten kopuruari jagokonez, 2008an, 1.906.604 izan ziran; 2009an, 2.072.238; 2010ean, 2.196.777; eta 2011n, 2.131.443.

Getxoko Udalaren webgune barria aurkeztu dau Imanol Landa alkateak, udalerrian ekipamenduak barriztatzeko hasitako prozesuaren barruan. Webgune barrian egindako inbersinoa 60.000 eurokoa izan da, eta arduraduna CTB enpresea izan da. Landak azaldu dauenez, webgune barriaren diseinuak eta garapenak oinarrizko hiru zutabe izan ditue; holan, komunikazino kanal zuzenagoa eta eraginkorragoa sortu da herritarrek errazago erabilteko. Era berean, kanpora begira be egin da, ikuspegi turistikotik eta udalerrira bisitariak erakarteko Getxori buruzko informazinoa hobetuz. Gainera, webgunea ikusteko modua be barritu da, Getxoren errealidadera egokituko dan irudi freskoa eta dinamikoa sortzeko.

Landak adierazo dau Getxo sareagaz zuzenean konektautako herria dala. Esangura horretan, 2010ean, getxotarren % 88,44k ordenagailua eukan, % 96,26k interneterako konekzinoa eukan etxean. 2010ean, % 39,73 sare sozialen erabiltzailea zan, eta horreetatik % 92,32, 18 eta 24 urte bitarteko gazteak ziran. Datu horreek asko aldatu dira azken urtean, sare sozialak gehiago erabili baitira.

www.getxo.net webgunearen bisiten kopuruari jagokonez, 2008an, 1.906.604 izan ziran; 2009an, 2.072.238; 2010ean, 2.196.777; eta 2011n, 2.131.443.

Jon Astorquiza webgune barria sortzeaz arduratu dan CTB enpresako ordezkariak aurkezpenean adierazo dauenez, herritarrakaz komunikazino kanal zuzena lortzeko, CBTen argi geunkan edukiaren antolaketa dinamikorako tresna indartsua sortu behar genduala, Udaleko arlo desbardinetako eta komunikazino eta informatika arloko teknikariei, edukiak antolatzerakoan, autonomia maila garrantzitsua emoteko. Are gehiago Getxo lako leku batean, izan be, eskaintzen diran informazino eta zerbitzuen kopurua oso handia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu