Errimak Exkaxko taldeak irabazi dau Bardoak 2012 txapelketea

Bizkaie! 2012-04-02 18:44   Bertsolaritzea

Errimak Exkaxko taldeak irabazi eban zapatuan Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Leitzako frontoian, 500 bat lagunen artean. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolarioek osotu dabe Errimak Exkaxko taldea.

Errimak Exkaxko taldeak irabazi eban zapatuan Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Leitzako frontoian, 500 bat lagunen artean. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolarioek osotu dabe Errimak Exkaxko taldea.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urte birik behin antolatuko da, eta txapelketarik ez dagoan urteetan taldekako txapelketa jokatzea erabagi dabe. Aurtengo Bardoak aprobea izan da, beraz. Antolatzaileak txapelketeak izandako harrereagaz pozik dagoz, eta hurrengo urteko banakako txapelketaren ostean, Bardoak 2014 egingo dabela uste dabe.

Lesakako Errimak Exkaxko taldeak beste bi izan zitian lehiakide, Etxarri Aranazeko Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriate) eta Oronoz-Malerrekako Erauntsi (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Amaia Elizagoien). Taldeka egindako hasierako agurrek umorea izan eben ardatz, jantzea, antzerkia, mozorro eta kantu ezagunen bersinoekaz. Saioa amaitzeko, orain dala gitxi hildako Manuel Lasarte bertsolari leitzarrari omenaldia egin eutsen.

Sarian banatzen Oier Eizmendi Leitzako alkatea, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale alkarteko burua eta Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale alkarteko presidentea izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu