Mikel Irizar izentau dabe Topaguneko presidente
2012-04-02 11:40 Euskerea berbagaiTopagunea euskera alkarteen federazinoak Mikel Irizar izango dau presidente hurrengo urteetan, izan be hori erabagi dabe alkarteetako ordezkariek, astegoienean Durangon egindako batzar nagusian. Euskaldunon alkarteen mobimentua eraldaketa prozesu sakon batean dagoala nabarmendu dabe Topaguneko kideek, eta eginkizun horretan Irizarrek hartuko dau zuzendaritza batzorde barritua gidatzeko ardurea.
Topagunea euskera alkarteen federazinoak Mikel Irizar izango dau presidente hurrengo urteetan, izan be hori erabagi dabe alkarteetako ordezkariek, astegoienean Durangon egindako batzar nagusian. Euskaldunon alkarteen mobimentua eraldaketa prozesu sakon batean dagoala nabarmendu dabe Topaguneko kideek, eta eginkizun horretan Irizarrek hartuko dau zuzendaritza batzorde barritua gidatzeko ardurea.
Erronka handiakaz heldu deutso zuzendaritzeak lanari; 96 euskera alkarte batzen dituan federazinoak mobimentu izaeran sakondu gura da hurrengo urteetan, eta horregaz batera, hizkuntza komunidade honen garapenerako mezu barria gizarteratzea.
2011 urteko balorazinoan gogora ekarri ditue zezeilean Bilbon egindako batzarra. Orduko gogoetan, mobimentuaren norabidea azaldu eben alkarteetako kideek, Euskaldunon alkarteen oinarriparrak izeneko ponentzian. 2012an, mobimentuaren antolakuntzea eta jardunbidearen ganeko hausnarketeagaz burutuko da euskaldunon alkarteen inguruko biltzarra, iraileko azkenengo batzarrean.
Topaguneak 2012rako helburu eta ekintza lerro nagusiak azaldu zituan batzarrean. Alde batetik, mobimentua bera egituratzeari begira maiatzaren 19an Azkoitian egingo dan Gunea eguna aurkeztu dabe, alkarteen egitasmo interesgarrienak aurkeztu eta trukatzeko hirzordua, hain zuzen. Hoerragaz batera, alkarteen mobimentuaren eginkizun modura azpimarratu dabe gizarte eragileek hizkuntza komunidadea indartzeko dauken garrantzia eta erantzukizuna
aldarrikatzea. Iraileko batzarrean, barne antolaketearen gaia aztergai izateaz aparte, eginkizun horretan sakonduko da. Beste alde batetik, euskerazko tokiko hedabideak momentu erabagigarrian dagozala azpimarratu eben, eta Topagunearen aurtengo erronken artean sektorea egituratzea dago. Bide horretan egindako pausua da oraintsu martxan ipinitako Tokikom enpresea.
Azkenengo urtean Federazinoaren bazkidetzea eskatu daben alkarte biei ondo etorria emon deutsie, hain zuzen be Info-Aiaraldea alkarteari (Aiaraldea) eta Murkondo alkarteari (Ataun).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!