Sopelako XIX. Esaera Zaharren Txapelketea apirilaren 21ean izango da

Bizkaie! 2012-04-04 11:08   Bertsolaritzea

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe.

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe. Izena emoterakoan banatuko da 100 esaera zaharren zerrendea.

Antolatzaileek adierazo dabenez, txapelketearen helburua bertsoak eta atsotitzak alkartzea eta primeran pasetea da. Horretarako, egun osoko egitaraua preparau dau AEK-k. Lehen fasea goizean izango da herrian zehar, eta eguerdian, frontoian herri-bazkaria egin ostean, finalerdiak eta finala etorriko dira.

Urtero legez, parte-hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea, hamar euroren truke (honako kontu korrontean sartu beharko da: Ipar Kutxa 3084 0047 85 6400020827). Epea apirilaren 16an amaituko da, eta telefonoz (618 574 445 / 695 774 015) edo e-postaz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org) egin daiteke.

Bertan taldearen izena (bi, hiru edo lau kidek osotuko ditue, danak 16 urtetik gorakoak), eta kideren baten posta elektronikoa edo telefono-zenbakia zehaztu beharko da. Parte-hartzaile guztiei orogarriak banatuko jakez eta irabazleentzako sari bereziak egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu