Elearazi.org, itzulpengintzearen ganeko webgune barria

Bizkaie! 2012-03-22 12:04

Itzulpengintzearen inguruko Elearazi.org webgune barria martxan ipini dabe. Gunearen eragileek eurek azaltzen dabenez, itzulpena, hausnarketea eta sorkuntzea izango dira ardatz nagusiak.

Itzulpengintzearen inguruko Elearazi.org webgune barria martxan ipini dabe. Gunearen eragileek eurek azaltzen dabenez, itzulpena, hausnarketea eta sorkuntzea izango dira ardatz nagusiak.

Lau atal ditu Elearazik: Euskarara ekarriak, Hausnarketa, Ikus-entzunezkoak eta Lapurtuak. Astero-astero, itzulpengintzearen ganeko alkarrizketak, gogoetak eta albisteak sareratuko ditue, euskeraz. Danele eta Garazi dira Elearaziren sortzaileak. Blogean bertan adierazo dabenez, ez ei datoz inoren edo ezeren ordezko izateko asmoz, ezta iruzkin profesionalak eta erreferentziaz jositako tesiak aurkeztera. Horretarako bada gu baino hobeto prestatutako jente andana -dinoe-. Itzulpengintzea diziplina artean baino ez dogu ulertzen, harremonean, horregaitik komunidade anitz eta zabal horretan gure alea jarri nahi dogu, guztia idatzita ei dagoan honetan ikuspuntua emon.

Irakurleen parte-hartzea bultzatu gura dabe Danelek eta Garazik, ez dogu bakarrik egin nahi, elerazotea da-eta helburuetako bat. Elea eragin nahi dabe, barriketaldi, eztabaida, edo dana dalako formatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu