Gazteek zientzia baino gurago dabe kirola, Elhuyar Fundazinoak egindako ikerketa baten arabera

Bizkaie! 2012-03-21 10:43

Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenagaz, ganera. Zientzia eta teknologia, barriz, laugarren lekuan dagoz. Horrek dira Elhuyar Fundazinoak igaz, EHUren Kultura Zientifikoaren Katedreagaz eta Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailagaz batera, egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanaren ondorio nagusiak.

Kirola da Euskal Herriko gazteen gai gogokoena, alde nabarmenagaz, ganera. Zientzia eta teknologia, barriz, laugarren lekuan dagoz. Horrek dira Elhuyar Fundazinoak igaz, EHUren Kultura Zientifikoaren Katedreagaz eta Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailagaz batera, egindako Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 ikerketa-lanaren ondorio nagusiak. Euskal Herri osoko 10 eta 18 urte bitarteko 2.000 ikaslek hartu dabe parte azterketan.

Euskal Herriko gazteek zientzia eta teknologiari buruz zer eritxi, bizipen, jarrera eta irudi dituen jakitea izan da azteketearen helburu nagusia. Ikerketearen emoitzak EHUren Bilboko egoitzan aurkeztu ditue Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak, Juan Ignacio Pérez Iglesias EHUko Kultura zientifikoko katedrearen arduradunak, Eneritz Muguruza Elhuyar Fundazinoko azterketaren koordinatzaileak eta Begoña Ochoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Politika Zientifikoko zuzendariak.

Euskal Herriko gazteei gehien interesetan jaken gaia kirola da (% 68,3k interes handia edo oso handia dauka); zinemea, artea eta kulturea datoz ostean (% 51,4); eta zientzia eta teknologia laugarren postuan dagoz (% 46,9k dau interes handia edo oso handia).

Zientzia eta teknologiaren esparruko gai zehatzetan, informatikeak bizten dau jakin-min handiena (% 60,9k dauka oso interes handia edo handia) gazteen artean; gero, datoz teknologia (% 46,3), ingurumena (% 41,4) eta osasuna (% 41,1).

Gazteek ez dabe euren burua etorkizunean ikertzaile ikusten; 11 lanbidetatik, zientzialari-lana 8. aukerea dauke gazteek. Holangoa da euren ustez, zientzialaria edo ikertzailea: gizonezkoa, nagusia, bata zuriz jantzia eta laborategi batean.

Azterketan agiri danez, nesken eta mutilen artean alde handia dago: emakumezkoek osasunari lotutako gaiak ditue nahiago; gizonezkoek, ostera, teknologiari lotutakoak. Ipar Euskal Herriko gazteek jarrera ezkorragoa dauke zientzia eta teknologiaren ganean, Hegoaldekoak baino.

Zientzia eta teknologiari buruzko irudi positiboa dauke gazteek, eta gizartearen ongizateagaz lotzen dabe. Ikasleen % 70k baino gehiagok pentsetan dau zientziak eta teknologiak lagundu egiten dabela gure bizimodua erosoagoa egiten, gaixotasunak osatzen edo mundua hobeto ezagutzen. Halan be, arriskuak ikusten ditue zientzia eta teknologiaren erabileran: % 76,1 guztiz konforme edo konforme dago ondoko esaldiagaz: Zientzia eta teknologia ondo erabili behar dira; bestela, arriskutsuak izan daitekez.

Hedabideetan ez dabe zientzia eta teknologiari buruzko informazino bila ibilten: %10 baino gitxiagok telebistan, aldizkarietan eta Interneten gai horreen ganeko barriak bilatzen ditue.

Gazteak pozik dagoz ikastetxeetan jasotako prestakuntza zientifiko-teknikoagaz: erdiek (% 49,7k) uste dabe maila oso ona edo ona daukela. Ikasgai horreek gatxak dirala begitandu arren (% 64,2), ez dira txapa hutsa (% 64,8), eta jarduerak dibertigarriak dira (% 61,3).

Juan Ignacio Perez EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrearen arduradunaren eritxiz, gazteek zientziaren irudi praktikoa dauke, zientziak 'zeozertarako' balio dauela uste dabe, baina ez dabe ikusten zientziaren berezko balioa eta mundua ikusteko modu bat be badala. Hezkuntza Saileko Begoña Ochoak batez be ondo balorau dau ume eta gazteek dauken eritxia hezkuntzearenn ganean: Esango neuke egiten garen ahaleginaren isla dala eta erakunde publikoetatik egin beharreko diskurtsoa indartzen dau, hezkuntza formala eta ez formalaren arloan. Azkenik, Elhuyar Fundazinoaren zuzendari nagusia Itziar Nogerasek azpimarratu dau zientziaren diskurtsoak arlo guztietan izan behar dauela isla: familian, komunikabidetan, eskolan...

Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 azterketan 10 eta 18 urte bitarteko 2.000 gazteri baino gehiagori egin jake inkestea, Euskal Herri osoan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldea), 2011ko maiatza eta bagila bitartean. Bost gai nagusiri buruzko itaunak egin jakiez: interesak, hedabideetan informazinoa batzeko ohiturak, zientzia eta teknologiaren hezkuntzearen balorazinoa, zientzia eta teknologiaz daben irudia, eta bokazinoak.

Hiru erakundeetako ordezkariek nabarmendu dabe holango perzepzino-azterketak aldian-aldian egiteko beharra gizarteak zientzia eta teknologiari buruz daukan irudiaren bilakaerea neurtzeko eta horren arabera jarduteko. Gazteen perzepzino-azterketa 4 urterik behin egiteko asmoa adierazo dau Elhuyar Fundazinoak.

Euskal Herriko gazteen zientzia eta teknologiari buruzko pertzepzioa 2011 azterketa-lan osoa eta haren laburpena http://laborategia.elhuyar.org/ikerketak.asp?lang=EU webgunean dagoz eskuragarri.

Azterketa-lanaren inguruan mintegiaegingo dabe, martiaren 30ean, Donostiako San Telmo museoan. Han, azterketaren ondorioen inguruan eztabaidatuko da, eta zientzia gazteengana hurreratzeko bertako eta kanpoko ereduak ezalduko dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu