Latinoamerikako sei filmek parte hartuko dabe Zinema Eraikitzen 21 sailean

Bizkaie! 2012-03-22 10:23   Barriak

Zinema Eraikitzen 21 jaialdirako honako film honeek aukeratu dira: Cores, Francisco García (Brasil); El lugar del hijo, Manuel Nieto (Uruguai/Argentina); Halley, Sebastián Hofmann(Mexiko); La Sirga, William Vega (Kolonbia/Frantzia/Mexiko); Tanta agua, Ana Guevara eta Leticia Jorge (Uruguai/Mexiko/Holanda); eta Villegas, Gonzalo Tobal (Argentina/Holanda/Frantzia). Zinema Eraikitzen sailaren edizino honetarako danetara 118 film jaso dira.

Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko eta Uruguaiko sei filmek parte hartuko dabe Zinema Eraikitzen sailaren 21. edizinoan. Sail hau Donostiako eta Toulouseko zinemaldiek batera antolatzen daben Rencontres Cinémas d'Amérique Latine topaketaren barruan batzen da, eta proiekzinoak Toulouseko ESAV (École Supérieure de l'Audiovisuel) eskolan izango dira, martiaren 29an eta 30ean.

Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako urteroko hitzordu bikotxa osotzeko, Zinema Eraikitzen 22 Donostian antolatuko da, irailean, Donostiako Zinemaldiko arduradunek jakinarazo dabenez.

Zehatz esateko, Zinema Eraikitzen 21 jaialdirako honako film honeek aukeratu dira: Cores, Francisco García (Brasil); El lugar del hijo, Manuel Nieto (Uruguai/Argentina); Halley, Sebastián Hofmann(Mexiko); La Sirga, William Vega (Kolonbia/Frantzia/Mexiko); Tanta agua, Ana Guevara eta Leticia Jorge (Uruguai/Mexiko/Holanda); eta Villegas, Gonzalo Tobal (Argentina/Holanda/Frantzia). Zinema Eraikitzen sailaren edizino honetarako danetara 118 film jaso dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu